Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Planeta jaten

  • Bertsolaria(k): Jokin Uranga
  • Doinua: Neskazahar bat tentatzen
Kutsaduraz, Lurra planetaren suntsipenaz. Ingurumena, ekologia, kontsumo arduratsua, elikagai ekologikoak eta osasuna lantzeko sorta.
1.
Auskalo nongo eta
zer ganadurekin
saldutako zaborra
txanponen etekin.
Hor dauzkagu Mc Donalds
baita ere Burger King
badaezpada kontuz
ibili hoiekin !

2.
Baratza lana ez da
erraza izaten
zailagoa lanera
gustura joaten.
Nonbait etekinik ez
omen du ematen
eta gu plastikozko
tomateak jaten!

3.
Enpresetako keaz
guztia bete da
erraustegiak, zentral
nuklearrak topera
Nora joan behar dugun
hori da galdera
birikentzako haize
garbia hartzera?

4.
Bide luzean hala
ezin dugu segi
errespeturik gabe
inori, ezeri
Nire ustez ez dugu
pentsatu gehiegi
zer utziko diegun
ondorengoeri.