Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Gabonetako zorion mezua - Larraulgo eskola

  • Doinua: Baserrian jaio nintzan
Ikus dezagun 2020a agurtzeko zer bertso prestatu duten Larraulgo eskolako lagunek! Guk ere egin genezake antzeko zerbait... Ideiak hartzeko balioko digu!
1.
Bi mila eta hogeia
ez da izan dotorea
Covid-ak une gogorra
zeukan guretzat gordea
itsaropentsu bukatu
nahiko genuke ordea
etxez etxe zabaldu nahi
dugu bertsoz umorea
agur urte beltz honi ta
datorrela kolorea!
Ea ateratzen duten
txertoa ta jarabea
eskolak izan nahi luke
zoriontzeko ohorea
urte berria izan bedi
zaharra baino hobea.