Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Orioko balearenak

  • Doinua: Orioko balearena
Balea nola harrapatzen zen zehaztasunez azaltzen duen sorta ezaguna. *Bideoa: ETB, Lain-ek abestua.
1.
Milla bederatzi eun
da lenengo urtean,
Maiatzaren amalau
garren egunean,
Oriyo'ko erriko
barraren aurrean,
balia agertu zan
beatzik aldean.

2.
Aundiya bazan ere
azkarra ibilliyan,
bueltaka an zebillen
jun da etorriyan,
ondarra arrotubaz
murgill igeriyan,
zorriyak zeuzkan eta
aiek bota nayan.

3.
Baña zorri mantsuak
egin zuten junta:
gerra egin biar zala
baliaren kontra,
naiz gogor arraskatu
ez utzi, aguanta,
odola txupatubaz
muturra sartuta.

4.
Zorri asko zeukan da
azkure buruan,
argatik ondarretan
arraskatzen zuan;
ala ere zorririk
kendu ezin zuan,
baliaren indarrak
baliyo etzuan.

5.
Ikusi zutenian
ala zebillela,
beriala jun ziran
treñeruan billa;
arpoi ta dinamitak
eta soka-pilla
aguro ekartzeko
etzan jende illa.

6.
Bost treñero jun ziran
patroi banarekin,
jende bizkor bikaiñ ta
guztiz onarekin:
Manuel Olaizola
eta Loidi'rekin,
Uranga, Atxaga ta
Manterola'rekin.

7.
Bost txalupa aietan
jun ziran gizonak,
arraunian dirade
sendo ta txit onak;
ez dirade balian
kontra lo egonak,
dinamita ikusi
zuben an zegonak.

8.
Baliak egindako
salto ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak;
atzera eragin gabe,
ango arriskuak,
arpoiakin ill zuten,
an ziran anguak!

9.
Bost txalopa jiran da
erdiyan balia,
gizonak egin zuten
bai naiko pelia;
ikusi zutenian
ill edo itoa,
legorretikan bazan
biba ta txaloa.

10.
Sokaz amarratuta
jarririkan zagan,
jendia arraunian
gogotik asi zan;
baña maria kontra,
naiko lana bazan,
ala ere eguardiko
balia erriyan zan.

11.
Ikusteko gauza zan
ura legorrian,
osorik zaguala
illdako egunian;
itxura galdu zuan
gero egonian,
mermatu ta txikitu
bigundu zanian.

12.
Amabi metro luze,
gerriya amar lodi,
buztan pala lau zabal,
albuetan pala bi;
ezpañetan bizarrak
beste illera bi,
orraziak bezela,
ain zeuzkan ederki.

13.
Begi txikiyak eta
abo txit aundiya,
obeto esateko
ikaragarriya;
metro bi zabaltzen zan,
au da bai egiya,
larru guziya goma,
ura animaliya!

14.
Gauza ikusgarritzat
egun batzuetan
erriyaren ondoan
arranplan egon zan;
urrutitikan ere
jendia etorri zan,
milla pezetarañon
diruba bildu zan.

15.
Errematian gero
jarri zan saltzeko,
sei milla errialian
almoneratzeko;
iñork etzuan artu
balia ezertako,
baña baliyo zuan
koipe biurtzeko.

16.
Koipe biurtu eta
aren oliyoa
irureun arrua zan
klase onekoa;
zazpi milla errial
aren baliyoa,
errematia baño
protxu obekoa.

17.
Gorputzez zan milla ta
berreun arrua,
beste berreun mingaiñ
ta tripa barrua;
gutxi janez etzegon
batere galdua,
tiñako sei pezetan
izan zan saldua.

18.
Eun da ogei dutoz
balean bizarrak,
aguro saldu zitan
bete egaltzarrak;
garbitu ta gordiak
dauzke ezurtzarrak,
kontu aundiyarekin
lodi ta medarrak.

19.
Egindako gastubak
pagaturik danak,
lau bat milla pezeta
gelditu diranak;
ondo goza bitzate
oriyotar danak,
saiatu diralako
eman diye Jaunak.

20.
Gertatuba jarri det
egiyaren alde,
au orrela ez bada
jendiari galde;
biyotzez pozturikan
atsegintsu gaude,
biba oriyotarrak
esan bildur gabe.

*Transkripzioaren iturria: Arrantzaleen bizitza (Antonio Zavala, Auspoa). Sortaren izena: "Bertso berriyak Orio'ko baliari jarriyak".