Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Behin batean Loiolan

  • Bertsolaria(k): Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"
  • Doinua: Behin batean Loiolan III
Bilintxen sorta ezaguna. Maitasun bertsoak.
1.
Behin batian, Loiolan,
erromeria zan.
Hantxe ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
arinago dantzan.
Huraxe bai polita,
han politik ba zan!

2.
Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa
bat nahi nuela izan.
Erantzun zidan ezik
atsegin har nezan
adituko zidala
zer nahi nion esan.

3.
Arkitu ginenean
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan.
Kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion
eta zer erantzun zidan.

4.
Dama polita zara
polita guztiz, ai!
baina hala ere zaude
oraindik ezkongai.
Ezkon gaitezen biok!
Esan zaidazu bai!
-Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? Jai, jai!