Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Nire buruari

  • Doinua: Ama begira zazu
Gure burua aurkezteko koplak jarriko ditugu, nork gure berri emanez. Laguntza gisa, hara hemen ereduzko koplak!
1.
Lotsatia naizela
esaten didate
ezagutzen nautenek
arrazoi daukate.

2.
Oso gustura nago
eskola honetan
oporrak noiz helduko
beti ametsetan.

3.
Lasagna eta pizza
gozo daude baina
astean hiru aldiz
jaten dut arraina.

4.
Mendira joan eta
igerian jardun
umetatik ditudan
zenbait zaletasun.

5.
Hamaika urte ditut
Maialen izena
eta Rachid da nire
lagunik onena.