Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Musika

  • Bertsolaria(k): Odei Barroso, Iñaki Viñaspre
Goza dezagun musikarekin eta hitzarekin, rap erritmora! Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
0.
ERREPIKA
Ikusi, ikasi ta aritu
gozatu, ukitu ta aditu
erritmo berriak deskubritu
sentituz egin eta eginez sentitu.

1.
Gure eskura heldu da soinuen kultura,
gure gorputzaren ta uhinen arteko lotura.
Batu, trukatu eta kontuan hartu
sor dezakegula desio dugun hura.

2.
Tronpeta, saxoa, txistua, gitarra ta harpa,
trikitixa, djembea edo txalaparta...
Zerrenda luzeak albora utzita
ez ezazu ahaztu zugan da musika.

3.
Zarata, isiltasun, uhin eta oihartzun,
guztiak entzun eta doinuen bidez erantzun.
Barne sentimenduak adierazteko lagun,
musika libreki sortu ta bizi dezagun.

4.
Instrumentu onenak edozein modutan
daude buru, aho ta atzamarren puntan.
Zerrenda luzeak albora utzita
ez ezazu ahaztu zugan da musika.

5.
Soka jota nota bota ahal bada
soka-instrumentu batetik gertu egongo zara.
Gitarra, harpa, kontrabaxu, biolina
eta beste hamaika ere bai, jakina!

6.
Haizearen solasa, musika da jolasa:
tronpeta, saxoa, txistua ta askoz gehiago...
Hartu sakon arnasa, putz egin zeure kasa,
zure ahoan ere instrumentu bat dago.

7.
Djembea, portatil, kajoi, danbolina,
edo gurea den bezain base fina,
ederra perkusio edo elektronika
hizkirik gabe edo hizkiak jarrita.

8.
Estilo ezberdin askotarikoa,
elektronikoa bada garai berrikoa
makinen soinua da ikaragarria
soinu zaharretatik asmatzen da berria.