Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Argia

  • Bertsolaria(k): Ander Elortegi
  • Doinua: Durangotik gorako
Gure begiek nola ikusten dituzte koloreak? Entzun eta ikus dezagun... Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
1.
Zeru iluna eta
zorua umela,
indarra faltan eta
aurpegi goibela.
Kopetilun bazaude,
haserre bestela,
jakin zerua beti
argituko dela.

2.
Behegaina bezala
begiak bustiak.
Bat-batean putzuan
jo du eguzkiak.
Argia islatzen du
uretan izpiak
eta atera ditu
kolore guztiak.

3.
Gorri, laranja, hori,
berde, urdin, more
ostadarra zeruan
irten da dotore.
Zeru, itsaso, ibai
belar eta lore
bizitzak behar ditu
pila bat kolore.

4.
Argazki-kamera bat
da gure begia
garuna erretratu
ho(r)ien biltegia.
Diferente argituz
iruditegia
zein desberdin ikusten
dugun materia.

5.
Kapela jantzi eta
magoek bezala
fokuak ikusleak
harritu ditzala.
Argi-izpiak eta
atzeko itzala,
argiaren magiak
harrapa gaitzala.