Gaia: Unaik beti esan du baserriko bizitza gustatzen zaiola eta orain gutxi joan dira bi lagunak baserrira bizitzera. Baina lan guztiak Julenek egiten ditu.
Kathrine Switzer, maratoi batean dortsalaz atera zen lehen emakumea izan zen (1967, Boston); antolatzaileak lasterketatik botatzen saiatu ziren, baina Switzerrek aurrera jarraitu zuen, lasterkari batzuen laguntzaz. 2018an Donostiara etorrita, Maialen Lujanbiok bertsoz eskertu zion emakumeei ireki zien bidea.
"Bertso postala" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Familia Blues" sortari kopla berriak sortuko dizkiogu! Ia zer bururatzen zaigun...
Ikasgelako gatazkak. Gatazkan nork bere partea onartu eta bestearen ona ikusteaz. Gatazkak ikasbide.
Txakurra falta zuela-eta Albizuk jarritako bertso sorta, gertaera azalduz, txakurraren deskribapena eginez eta, aurkitzen zuenari, ekartzeko eskatuz. Sorta Principe de Viana aldizkarian argitaratu zen.
Bilintxek hara zer bertso sorta zuzendu zion Joxe Mari kale-garbitzaileari. Zaldia gurdiari tiraka zuela aritzen zen kale garbitzen, eta nonbait ez zion tratu onik ematen animaliari: goseak zeukan, dena azal eta hezur.
Sorta honetan, lore beldurtuak aurre egingo dio bere zapaltzaileari, Txorimaloburuari. Aurre egitera ausartzeko, loreak amorru handia sentitu behar izan du. Izan ere zapaltzen gaituztenean, amorrua sentitzea ezinbestekoa zaigu, besteei mugak jartzeko.
Amorruz erreakzionatzeko moduak. Amorrua modu eraikitzailean baliatzeaz.
Gaia: bi anaiek orain arte gela berean egin dute lo. Unai deseatzen dago aparteko logela bat izateko; Txaberrek elkarrekin jarraitzea nahi du.
Bertsolaritzan ohituta gaude irabazleari txapela jartzera. Zaldibian Zapi Janztea antolatzen da. Lujanbio bi ikurrak jantzitakoa da: txapela eta zapia.
Gaia: baratze bat dauka Unaiek, baina kalabaza onenak desagertzen zaizkio. Gaur ere hortxe dator Maialen, beti bezala, paseoan.
Pello Errotaren bertso eta pasadizo asko ezagun egin dira, bere alaba Mikaelak kontatu zituelako. Aldiz, Mikaela Elizegi bertsolariaren oso bertso gutxi iritsi zaizkigu...
Maialen Lujanbiok EH-ko bere bigarren txapela jantzi eta eskeintzen duen unea.
Plazidak 18 urte zituela, etxeko sukaldean, adinez aurrera zihoala esan omen zion aitari eta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotea prestatzen joateko. Dotea ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna zen.
Andonik auto inteligentea erosi du: gidari beharrik gabe, bakarrik joaten den kotxea da Maialen. Eta badatoz, Zarauztik Larraulera bidean. Nola moldatuko ote dira biak?
Erritmo bizian ari dira aldaketak ematen gure gizartean. Sare sozialei esker komunikazioa erraztu da, baina aurrez aurreko harremanak urritzea ere ekar lezake...
Txirrita oso gaztea zela, sei sardina ekarri omen zituzten etxera. Aitak eta amak bina, eta Txirritak eta anaiak bana izan omen zuten jateko. Orduan kantatakoa omen da hau.
Gaia: Mendi lasterkariak zarete. Zu, Unai, afizioz eta Beñat, ofizioz. Azken aldian zuk, Unai, Beñatek baino emaitza hobeak lortzen dituzu.
Nahikari amona, Agin eta Igor bilobak. Aginek 6 urte ditu eta amonarengana helburu bakarrarekin joaten da: bere mimo guztien bila. Igorrek 16 urte ditu eta, amonarengana hurbiltzen denean, parrandarako dirua nahi du.
Kultur aniztasunaren aldeko sorta eder bat, bertsoa eta flamencoa uztartuz. Hernaniko La Inmaculada ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdian eskainia, herritarren aurrean.
Aspaldian Maialen amonak ez du etxetik atera nahi. Sustrai eta Oihana bilobak saiatuko dira etxetik irten dadin animatzen. Lortuko al dute?
Beldurra gaitzat hartuta, Lazkao Txikik eskainitako hiru bertso.
Gerra garaian artzain bat hil zuen gizona aurkitu du Txirritak, ostatuan. "Nik jarriko diat negarrez gizon hau, bi bertsorekin" erabaki du Txirritak. Zer kantatu ote zion hiltzaileari? Ikus dezagun Eñaut Agirre, pasadizo eder hau kontatzen.
Etxe barruan ere, hamaika gai! Bertso zaharrak, sorta berriak eta bat-bateko bertsoaldiak ditugu gozagarri.
Gizakiok animaliak erabili egiten ditugula izango da kanturako gaia. Azken puntua emango zaigu, neurri txikian. Aukera dugu kopla, 3 puntuko kopla edo 8ko txikia osatzeko.
Hogei urte iraungo duen esperimentua hastera goaz! Bertso bat egingo diogu gure buruari: 20 urte barru zer izatea espero dugun azalduz. Bertsoa kaxa polit batean sartu eta ondo gordeko dugu (etxeko leku jakin batean, lurpean…). Kaxa 20 urte barru irekiko dugu… baina lehenago ez!
Eta gure bizitzaren amaieran, zer ote dago? Heriotza izango dugu kanturako gaia. Koplak edo bertsoak osatzeko azken puntuak emango zaizkigu, neurri txikian.
Historiako garai ezberdinetara egingo dugu bidaia. Kolore argiko karta multzoaz, 4 oinak emanda ariko gara. Ezin asmatu bagabiltza, kolore iluneko karta multzoan 4 oin horiekin baliatzeko azken puntuak ere emango zaizkigu, neurri txikian.
Handitzean zein lanbidetan ari nahi dugun izango dugu kanturako gaia. Puntuari erantzungo diogu, neurri txikian. Horretarako, lehen puntua eta 3 oinak emango zaizkigu.
Inork erosiko ez lukeen zerbaiten iragarkia egin behar dugu. Lehenik, ideiak ondo landuko ditugu, pausoka. Behin iragarkiko elementuak sortu ditugunean, orduan eramango ditugu bertsora. Ea alferrikako zera hori irudikatzen dugun… Tira umoreari suelto! *Asmatu ezinik bagabiltza, “Lelo leloak” jolaseko elementuak erabili ditzakegu.
Objektu bat emango zaigu, kopla batean bere aldeko propaganda egin dezagun. Ea ondo saltzen dugun gure produktua! Horretarako, oin bikotea ere emango zaigu.
Gure bertsoa osatzeko abiapuntua, soinu bat izango da. Guk soinu horren atzean zer egoera gertatu den azaldu beharko dugu. Horretarako, neurri txikian azken puntua eta oinak emango zaizkigu.
Isiltasun mota bat deskribatuko dugu, lagunek zein den igarri dezaten. Horretarako, neurri txikian azken puntua eta oinak emango zaizkigu.
Hara hemen isiltasun mota batzuk. Zein egoeratan sentitu izan dut bakoitza? Aldiro adibide bat idatziko dugu. Gero bertsotarako baliagarriak izango zaizkigu, isiltasun moten inguruan ariko gara-eta kantuan.
Bertso saioan isiltasunak zer funtzio duen ikasiko dugu. Entzule rolean zer jarrera dugun erreparatuko dugu eta bertsolari rolean presentziari jarriko diogu arreta.
Lehenik, bertsotan agertu beharreko jarrerak banatuko ditugu, "jarrerak" karta multzoaz. Ondoren, egoera honi buruz ariko gara bertsotan, nor gure jarreratik: Kirofanoan ebakuntza egiten ari zarete ohatilan etzanda dagoenari.
Lehenik, bertsotan agertu beharreko jarrerak banatuko ditugu, "jarrerak" karta multzoaz. Ondoren, egoera honi buruz ariko gara bertsotan, nor gure jarreratik: Rafting egiten, txalupan zoazte. Korronteak ur jauzi handi baterantz zaramatzate.
Karta multzo honekin gutako bakoitzak bertsotan agertu beharreko jarrera emango zaigu. Behin karta bana hartuta, bertsotan egiteko egoera bat jarriko zaigu. Ea gure jarreratik zer esaten dugun!
Bertsotan hasiko gara eta gorputzari jarriko diogu arreta: zer sentitzen dut?
Patata tortila nola egin azalduko dugu 6 pausotan. Kopla bakoitzean azaldu beharreko mezua zein den esango zaigu, esaldi batean. Mezu hori azken puntu bihurtuko dugu, neurri handian. Baina adi: azken oinak zein izan behar duen ere, esan egingo zaigu. Ondoren, oin egoki bat hautatu eta lehen puntua osatuko dugu. Ezin asmatu bagabiltza, “sukaldeko errezeta” karta multzoan emango zaizkigu azken puntua eta oinak.
Gure ikasgelako lagun taldeari sorta jarriko diogu. Agurretan abesteko ere ereserki polita izango da. Azken puntuak emango zaizkigu eta baita azken-aurreko puntua josteko modua ere. Oinak aukeran ditugu.
Ofizioka ariko gara. Gaia entzungo dugu eta, lehenik, teman ala elkarrizketan ariko garen erabakiko dugu. Ondoren, hautuari dagokion karta multzoa hartuko dugu. Azken puntuak eta oinak emango zaizkigu, neurri txikian.
Ofizioka ari garela bi bide ditugu aukeran: lagunarekin teman ala elkarrizketan aritzea. Ikus dezagun bide bakoitza zertan den lagungarri eta egin dezagun aproba!
Egoera bat emango zaigu eta lehen puntua. Gure esku segida ematea, oinak ekarriz. Kopla osatu genezake edo puntutan egin 8ko txikian. Hauxe da egoera: Ikasbidaian zoazte. Autobusean, zure gustuko laguna eseri zaizu ondoan.
Egoera bat emango zaigu eta lehen puntua. Gure esku segida ematea, oinak ekarriz. Kopla osatu genezake edo puntutan egin 8ko txikian. Hauxe da egoera: Zoologikoan zaudetela, lehoien kaiolako atea zabaldu egin da.
Koplan puntuari erantzungo diogu. Horretarako oina geuk ekarri beharko dugu.
"Etxea" sekuentzia didaktikoarekin baliatzeko karta jolas guztiak, PDFan. Karta multzo hauek biltzen ditu: "Etxean gaixorik", "Giltzarik gabe", "Lapurren beldur" eta "Oporrak etxean".
Egoera eta 4 oinak emango zaizkigu; puntuka ari gaitezke 8ko txikian. Hauxe da egoera: Oporrak etxean pasatuko ditugu. Zer egingo dugu dibertitzeko?
Egoera eta 4 oinak emango zaizkigu; puntuka ari gaitezke 8ko txikian. Hauxe da egoera: Etxean gaude, bakarrik, lapurren beldur.
Egoera eta 4 oinak emango zaizkigu; puntuka ari gaitezke 8ko txikian. Hauxe da egoera: Herriko festetatik etxera bueltan gatozela, giltzarik gabe gaudela konturatu gara.
Zer da bertsolari txapelketa bat? Bertsolariek zer lan egiten dituzte? Gaia entzun eta nola sortzen dute bertsoa?
Orioko Zaragueta ikastetxean LH 6. mailako ikasleek eginiko 11 minutuko elkarrizketa entzungai dugu hemen. Eskolako irratian hedatu zuten, gainera! Bertsolari txapeldun handiaren bitxikeriak ezagutu nahi?
Animaliei buruzko bertso zaharrak, sorta berriak eta bat-bateko bertsoaldiak.
Lesakako bertso-eskolak taloak nola egiten diren irakatsiko digu, bertsotan. Sartu eskuak irinetan eta hasi kantuan!
Ofizioka ariko gara, 8ko handian. Azken puntua eta oinak emango zaizkigu. Hauxe da gaia: elkarrekin basora joan eta gaduta zaudete. Gaua iritsi da: bat beldurrak airean dabil eta bestea, berriz, lasai.
Asmakizunetan jolastuko dugu. Ipuin baten berri emango dugu, kopla bakarrean; horretarako, oin bikotea emango zaigu. Gure kopla entzunda, ea lagunek asmatzen duten zein ipuin den! Karta bidez ere egin genezake jolasa.
Ipuinei buruzko bertso sortak, bat-bateko bertsoaldiak zein ahozko kontakizunak.
Berako Labiaga ikastolako ikasleek egindako bertso antzerkia, 2018/2019 ikasturte amaieran.
Ikasturtea amaitu dugu eta bagoaz oporretara! Baina joan aurretik, Bertsozale Elkarteko Gipuzkoako irakasle taldeak euren agurra utzi nahi izan digute... Euren estilora!
Gaia: Zu Ander, andamio gainean lanean ari den langilea zara. Iban, berriz, begira dagoen jubilatua.
Gaia: Ikastetxetik lehenengo aldiz hiru egun pasatzera kanpora joatekoak zarete. Bi gau, hori da zure kezka nagusia Alaia. Zure gelako inork ez daki, baina gauetan, batzuetan (urduri zaudenean bereziki), ohean pixak ihes egiten dizu.
Hara hemen LH2-ko 3 lagun, jolas garaian elkarri inbidiaz begira daudenak. Unaiek hamaiketakorako txokolatezko donutsa ekarri du; Oihanak sagarra eta Haritzek ez du jatekorik ekarri.
Tren berria egin du Goierriko kuadrilak eta badoaz frogatzera: txoferra, ingeniaria, mekanikoa, elektrizista, errebisadorea eta dekoradorea, abiatu dira!
Gaia: Zezen plaza inguruko belardi batean larrean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik "ole!" eta txalo-zaparrada latzak entzuten dituzu.
Gaia: "Zuk Xabier, kalte handia egin dizun norbait hil nahi duzu baina aldamenean duzu zure kontzientzia, Lazkao Txiki".
Aitaren bikotekide berria agertu da etxera. Semeak bere ama zena oraindik gogoan, ez du begi onez ikusten…
Maddik sukaldean negarrez ikusi du amama. Aitarengana joan da Maddi, laguntza eske.
Bi kideren artean egin behar zuten taldeko lana. Baina batek egin du lan guztia… Nola bukatuko ote da bien artekoa?
Imanol Epeldek Txirritaren bertso ezagunak Rap estiloan moldatuta (Ahotsenea, 49. Durangoko Azokan).
1986ko Txapelketan Peñagarikano eta Egañaren arteko ofizio honek lehertu zuen Donostiako belodromoa. Fermin Muguruzak azalduko digu nola bururatu zitzaien bertsoaldi hura "Bertso Hop" bihurtzea Negu Gorriak taldekoei...
Martzelina Lopetegiren garaian (Oiartzun, 1864-1930), ohikoa zen ezkontza tratuak egitea, emakumea parte izan gabe. Gurasoek hautatzen zuten, alabarentzat, senar onena: poltsari eta izen onari erreparatuta. Horixe gertatu zaio Martzelinari: Amerikara joanda aberastu den gizon bat etorri zaio, ezkontzeko esanez. Gurasoekin tratua egina du, Martzelinarekin baino lehenago. Martzelina ez dago isilik egoteko…
Errenteriako Ehun (edo oihal) Fabrika Handian egin zuten lan 4 bertsolari ezagunek: Xenpelartarrek (Juan Frantzisko, Maria Luisa eta Joxepa Anttoni) eta Muxarrok. Fabrikan erretzea debekatuta zegoen, antza, eta Muxarro hor ari zen, ezkutuan, pipari tiraka. Hara nola hasi zaion kargu hartzen Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar, enkargatu paperean...
Lagun taldean mina ere hartzen dugu sarri. Taldean norbait baztertzeko modu sotil asko daude. Eta zer egiten dugu, bazterketaren ikusle garenean?
"Argia" hitza eman zioten Txaberri, bertso bat kantatzeko gai gisa. Zer esango genuke guk ARGIAri buruz?
Amets arkeologoa da. Ekaingo leizean dago, marrazkiak interpretatzen. Maialen da irudi haiek egin zituen margolariaren arima. Arkeologoaren interpretazioak ez datoz bat, margolariak egin nahi izan zuenarekin.
Maialenek duda asko edukitzen du, ezin du erabaki bat azkar hartu. Gaur bi hauek etorri dira, laguntzeko. Gai jartzaileak egoera batzuk jarriko ditu, eta Unaiek alde onak azalduko ditu; Andonik, alde txarrak. Eta azkenik Maialenek erabaki bat hartuko du.
Gaia: zuek biok 50 urte daramatzazue elkarrekin ezkonduta. Gaur harremanaren errepasoa egiten ari zarete.
Gaia: Eli ama eta Txaber semea. Lan bakarra jarri zizuten gurasoek, oporretara joan aurretik, Txaber: "Zaindu oiloak". Oporretatik itzuli dira, eta oiloak akabatuta daude.
Bizitzari jarritako bertso ezagunak. Imanol abeslariak "Iratze okre geldiak" diskoan argitaratua.
Atzerrian dabilenak nostalgiaz lagun bati idatzitako gutuna. Mikel Urdangarin MMXV diskatik.
Egin dezagun guk ere ariketa: segundu batzuk hartuko ditugu, begiak itxita. Zein ahots etortzen zaizkigu, zein ahots ditugu memorian gordeta? Eta zer diote?