Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Fernando Amezketarra - sarrerako bertsoak

  • Bertsolaria(k): "Pernando Amezketarra"
  • Doinua: Gure herriko bikariuak
Fernandok aurkeztuko digu bere burua...
1.
Hilda bezala lotan nengoen
eta naute iratzarri
euskaldun jende jatorrarentzat
izan nadin alaigarri
lehen hitz hutsetan zegon bertsoa
orain egin da marrazki
egia baizik ez dut esango
hiru gehi lau ez da zazpi.

2.
Artzai bizkorren sorlekua da
Euskal Herriko Amezketa
bizkorrenetan neu bizkorrena
ate guztien krisketa
handiki eta petralen aurka
hartzen dut beti kasketa
makilarikan onena ditut
bertsoa eta hizketa.

3.
Buru ederra ez nekatzeko
pauso txikiko bi zango
hala ere inon festarik bada
ez naiz azkena izango
aurrea hartu nahi badidazu
nekatuko zara frango
birigarrorik berritxuena
Amezketako Fernando.