Haurrei euskaraz hitz egiteko esan eta, gero, helduen artean erdaraz aritu! Halako zenbat egoera bizi izan ditugu? Komikitan 4 pasarte ikusiko ditugu irudikatuta; pertsonaien hitzak kopla bihurtzea izango da gure erronka!
Nola sortzen da euria? Zer ibilbide egiten du urak? *Bideoa: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Kutsaduraz, Lurra planetaren suntsipenaz. Ingurumena, ekologia, kontsumo arduratsua, elikagai ekologikoak eta osasuna lantzeko sorta.
Bertsotan jarduteko fitxa guztiak batera deskargatu ditzakezu hemen, dokumentu bakarrean.
Dena ez da lore eta edertasun. Sentimendu marroi-likits askoak ere badira. Garai zaila, DBHkoa...
“Maite nau ala ez nau maite?” jolasean bezala, margarita bakoitzari petalo batzuk kendu eta beste batzuk utzi beharko dizkiogu.
"Nor da nor?" jolasean ariko gara. Bi oinak emanda, kopla batean gure lagun ezkutua deskribatuko dugu, haren gaitasunak eta dohainak nabarmenduz. Ea entzuleek igartzen duten nor den!
Pello Errotaren eta Sabina Elizegiren zirtoak komiki bihurtuta, Unai Iturriagaren eskutik.
Ikus ditzagun ofizioka, bi gaztetxo hauek. Ama-semeak dira; afaritan daudela, semeak ez du bere mugikorretik begirada jasotzen... Sutan dago ama!
Kopla doinuan, batek galdetu eta besteak erantzun ariko dira Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal.
Lau kondaira euskaldun ditugu aukeran: "Tartalo", "Patxi Errementaria", "Barbantxo" eta "Sasi guztien gainetik". Narrazio bakoitza 6 bertsotan osatzeko, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu. Presta ditzagun bertso ipuinak! Kantuan nori kontatuko dizkiogu gero? Antzeztu ere egin genitzake!
Puntu erdiak osatuz, 8ko txiki banarekin aurkeztuko dugu pertsonaia bakoitza.
Hiru ariketa egin genitzake: -Oin bikoteekin koplak osatzea. -Egoera bati 8ko txikian abestea azken puntua eta 3 oinak emanda. -Ofizioka aritzea 8ko handian, azken puntua eta 3 oinak emanda.
Neurri txikian eta handian aritzeko, azken puntua eta oinak emango zaizkigu. Atzekoz aurrera koplak eta zortzikoak osatzen ariko gara.
Amantala jantzi eta, puntu erdika, koplak osatuko ditugu. Erronka izango da mezu bera ematea neurri txikian eta handian. Esaldiak luzatzeko eta mozteko estrategiak erabili beharko ditugu… Gogoratzen?
“Komunikazioa eta aparailuak” gaiaren inguruan puntuka ariko gara, 8ko txikian. Ariketa molde bat baino gehiago eskainiko zaizkigu: puntu erdika bertsoa osatzea, lehen puntuari segida ematea 3 oinekin eta, 4 oinak emanda, puntuka bertsoa osatzea.
"Komunikazio bideak" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Kopla sorta hau doinu ezberdinetan abestu ahal izateko, neurri txikira eta neurri handira egokituko dugu, esaldiak luzatuz edo laburtuz.
Oinarrizko kontzeptuak: zertan laguntzen du puntua bi lerrotan idazteak? Nola jakin non doan etena? Zer ematen dio etenak bertsoari?
Ipuin klasiko honen amaierak emango digu zer pentsatua eta zertaz hitz egina! Zein da ipuinaren mezua? Emango al diogu beste bukaera bat istorioari?
Plaktona antxoak, antxoa hegaluzeak, hegaluzea gizakiak, gizakia krokodiloak... Ea asmatzen dugun, elikatzeko moduagatik, zein animalia ageri den bertso bakoitzean!
Gure proiektuan parte hartzen duten Bilboko ikastetxe guztien artean sortutako abestia! Eskerrik asko ikastetxeei, Bilboko Udalari eta irakasle zein ikasle guztioi!
Bi haurren arteko elkarrizketa: bata alaba bakarra da, besteak neba-arrebak ditu. Egoera bakoitzaren alde onak eta txarrak.
Lotarakoan haurraren eta helduaren arteko elkarrizketa, beldurrei buruz.
Koplatan emotikonoa deskribatzen da, aurpegi keinuak eta emozioak adieraziz. Ea asmatzen dugun kopla bakoitza zein emotikonori dagokion!
Etxean gurasoekin egunerokoan ditugun xextrei buruz ariko gara, kopletan. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Lehen puntua asmatzea gure esku!
Iñaki Artola, Jokin Altuna eta Maider Mendizabal pilotariek jarritako puntuei erantzuten.
Aste Santua iritsi eta "positibo" eman! Oporrak logelan pasa behar... Bati baino gehiagori gertatu zaio aurten. Goza dezagun bertso sorta honekin!
Ea puntua entzun, eta bertsolariek abestu aurretik asmatzen dugun guk!
Berako Labiaga ikastolako ikasleek egindako bertso antzerkia, 2018/2019 ikasturte amaieran.
Ikasturte amaierako jaialdian, oinak emango zaizkie ikasleei eta bat-batean abestuko dute.
Emozioei eskainitako azalpenak, bertso sortak eta bat-bateko saioak.
Puntua bi bertso-lerrotan idazten ikasteko ariketa. Bertso hauetan, hirugarren puntua guk banatu behar dugu bi bertso-lerrotan. Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu ditzakegu.
Ikasle-irakaslearen arteko galde-erantzunak, Ruanda abiapuntu hartuta. Merkatuaren globalizazioa, miseriaren bizkar sortzen den aberastasuna munduan. Herrialde aberatsak, herrialde pobreen kontura.
Kutsaduraz eta gure eguneroko ohiturez ariko gara. Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Seiko motzean egindako saio umoretsua, hara! Urruneko planeta bateko biztanleak dira Agin eta Beñat. Euren planeta suntsitzear dela-eta, bizitzeko toki baten bila Lurrera iritsi dira. Agini planeta egokia iruditzen zaio euren espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur...
Taldetxotan jarriko gara. Aldiro, gaia emango zaigu eta 5 minutuz puntuka aritzea izango da erronka.
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Kopletan aritzeko fitxa guztiak batera deskargatu ditzakezu hemen, dokumentu bakarrean.
Guk ba al dakigu zein ikasketa edo lanbidetarantz zuzendu nahi dugun?
Nafarroako txapelduna da Julio. Ekhiñe eta Bittori bertsolari gazteak, galdezka joan zaizkio, bertsotarako bere trukuak jakin nahian.
Puntuka ariko gara, taldeka, bertsoak osatzen. Lehenik puntu erdiak osatzen hasiko gara eta, ondoren, oina emanda bota beharko dugu gure puntua. Taldeka lehiatzeko prest?
Naturan berritzea, jaiotzea esan nahi du udaberriak. Goza dezagun urtaro honi eskainitako sortekin!
Jon haurrak, udan moilan trago txarrak hartu ditu eta ama, Nerea, izututa izan du alboan. Horregatik igerilekuko ikastarora ekarri du, Angoni begiralearengana.
Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Ingurumenarekiko gizakiok ditugun jarrerek emango digute zer pentsatua, bertsoaldi eta sorta hauetan!
Gaia: Eskola mailako futbol entrenatzailea zara. Negarrez ari den zortzi urteko umetxo bati botak eranzten laguntzen ari zara.
Bi lagunen arteko elkarrizketa. Mutila hilekoari buruzko galderak egiten neskari. Hilekoa bizitzeko moduak. Zikloak bizitzan.
Txapelketa Nagusia 2017. Gaia: Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara.
Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...
Gure bertso sorta jarriko dugu. Zein gai bistarazi nahi dugu?
2018ko Bertsomoviedan aurkeztutako lana. Meatzeetako emakumeei buruzko bi kantu, irudiz hornituta. Karaokea: Gabi de la Maza.
Gaia: Hiru poeta afizionatu maitemindu dira. Amets, poeta erromantikoa. Unai, poeta makarra. Eta Oihana, poeta iraultzailea. Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...".
Palaz jokatzera etorri dira lau lagun. Frontoia zeharo okertuta dagoela iruditzen zaie... Zuzen jotzen ba ote dakite eurek?
Lotsa kentzeko kremaren iragarkia, bertsotan. Iragarkien parodia.
Xabat Illarregiri "motxila" hitza eman zioten gaitzat. Bizitzan nork bere motxilak eta bere bideak ditu...
"Mundu bat bertso" liburu horia PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Musukoa jantzita eramateak, gure egunerokoan, zein alde txar eta zein alde on ditu? Entzun ditzagun bertsolariak... Geuk ere antzekorik sentitu al dugu?
"Geure buruari" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Ipuin klasikoetan agertzen den maitasun erromantikoaz, eta printze-printzesa rolez.
"Mundu bat bertso" liburu arroxa PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Gazteleraz esan ohi ditugun esamoldeak, espresioak botako dizkie Uxue Alberdik, puntu batean. Eta euskaraz nola esango luketen erantzun beharko dute Miren Artetxek eta Andoni Egañak, beste puntu batekin. Goza dezagun umoreaz eta Miren eta Andoniren erreflexu azkarrekin!
Elurrari buruz bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun osatutako sorta, bizitzen ari garen egoerari.
Eguberri, Urte Zahar, Santa Ageda bezperako Eskean kantatzeko koplak. Hiru puntukoak.
Baserri aurrean egindako kopla saioa. Etxeko nagusiak kotxe tailerra dauka, mekanikaria da; horren bueltan zirikatu zuten.
Berastegiko denda, elkarte eta baserrietan kantatutako kopla umoretsuak.
Lur eta Izaro, bi lagun dira. Gaur aitortu dio Izarok lehendabiziko muxua eman duela asteburuan.
Geure burua deskribatuz, aurkezpen koplak egingo ditugu. Ikus ditzagun ereduak!
Gaia: Etorkina zara. Aspaldi euskaraz ikasi zenuen arren, denak zuzentzen zaizkizu erdaraz.
Ikasgelan elkartzen diren hizkuntzak. Etorkinak eta integrazioa, kultur aniztasuna, euskara.
Mezu errimatuak sortuko ditugu, euskararen aldeko gure ereserkia sortuz, zirtoka. Euskararen Egunean eskolako festan zabal genezake, lau haizetara!
Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean.