Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Jolas garaian

  • Bertsolaria(k): Maialen Lujanbio
  • Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
Gaia: -Jolastu leike? -Ez. // Bat-bateko saioa.
1.
Ikastolako jolastokiak
behar gintun aberastu
baina askotan justizitik ta
legetik horrek eskas du.
Baldin bazara neskato edo
dohain fisikoz eskastu,
herren bazabiltz, edo ez bazara
lider txikiekin nahastu...
Baloi jabeak maite ez duna
ezin liteke jolastu.

2.
Beraz jabea bakarra da ta
berak nahi duen bezela
antolatzen da jolas tokia
ta antolatzen da gela.
Besteak dira bere meneko
ta bera da erregela.
Gizarte hontan gertatzen zaigu
jolastokian bezela;
zeinek esan zun umeek helduak
imitatzen dituztela?

3.
Espazioa eta jokoa
nahi dugu geureganatu
ta beste gisaz eta justiziz
gure erara banatu.
Baloi jabe den agintariak
ez gaitzala gu manatu.
Baloia ostu beharko zaio
eta besteontzat hartu,
edo bestela baloirik gabe
beste joku bat asmatu.

Bertso Eguna 2015, Donostia.