Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...
Eskolako unerik ederrena, jolasgaraia! Osa ditzagun esaldi errimatuak, koplak ala bertsoak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran.
"Ama begira zazu leihotik kalera..." kopla ezagunek, gaur abestuta, zer berri diote? Hara Iñaki Gurrutxagaren bertsio ganberroa, Eneko Beretxinagaren ahotsaz.
Oinak falta dituzte bertsoek. Ea puntu bakoitzean egoki datorrena hautatzen dugun!
Bertsoetan poto egin den ala ez (hitz polisemikoa delako) bereizteko jolasa.
Hiru bertsotan pistak emango zaizkigu, pausoka. Ia bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den!
Jatetxera satu dira goseak amorratzen; kartan zopa ez, beste guztia eskatu dute. Ari dira platerak jan eta jan, baina bete-bete eginda daude. Tupperra eskatu edo ez, dudatan daude elkarri begira.
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Oinak falta dituzte bertsoek. Ea puntu bakoitzari zein oin dagokion xuxen hautatzen dugun!
"Bota dink!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia eta azken puntuak emango zaizkigu. Baita oin zerrendak ere, aukeran.
Gaia: Maialen amona eta Unai biloba. Amona alargundu zenetik ez da geratu: lehendabizi gimnasioan hasi zen, gero piragua probatu zuen... Azkenean, bere 85. urteurrenean Unai bilobari eskatu dio ea paratxutean salto egitera lagunduko dion: ilusio handia egingo liokeela biek batera salto egiteak.
Ispilu aurrean zenbat denbora… Osa ditzagun bertsoak ala koplak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.
Gure aste arrunt bati buruz ari gaitezen, bat-batean. Horretarako lehen puntua jarriko digute, eta oinak. Eman diezaiogun segida, esaldi errimatuak asmatuz ala puntuka!
Patxi Gallegok marraztu digun egoera honetan, ea asmatzen dugun azpitituluak jartzen!
Patxi Gallegok asmatu du kabenzotzak marrazkiz esaten. Ea guk asmatzen dugun egoera honi azpitituluak jartzen!
Andoni Egañari hitza eman zioten 1997ko Txapelketa Nagusian, bertsoa botatzeko. Bi jolas egingo ditugu, pantailaren aurka: hitza asmatzen eta bertsoaren oinak asmatzen.
Zirtoak esaldi errimatuak dira; erantzun zorrotzak emateko, hitz joko umoretsuak. Elkarri ZASKA!-k sartzera jolastu nahi?
Hara zer jolasetan jarri zituzten bertsolariak, bikoteka. Barre galantak egin zituzten behintzat... Ikus dezagun bertsolarien lehiaketa eta gero geuk jolastuko dugu!
LH6. mailatik aurrerako ikasleei zuzendutako misterio jokua.
Lerro bat baino ez dugu sortu behar. Has gaitezen, txandan-txandan!
Molde bat har genezake eredu, eta tankerakoa asmatzen saiatu. Bestela, libre-libre!
"Kale hizkera" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Iragarkia" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Baietz bat-batean!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Asmakizunak" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Ikasturte emankorra izan da Gasteizen ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, gazteentzat lehiaketak, bertso saioak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?
Ikasturte emankorra izan da Gorbeialdean ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, gazteentzat lehiaketak, bertso saioak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?
Ikasturte emankorra izan da Aiaraldean ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, Arabako bertso kuadrilla artekoa, gazteentzat lehiaketak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?
Gustuko al dugu mendira joatea? Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean.
Hitz egin dezagun oheaz: hain gurea den leku horretaz. Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Galdera hauekin musugorritzen dena, maiteminduta dagoen seinale! Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Ez da ederra sukarraz ohean egon beharra… Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Aukera zabala dugu kirolean ere! Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean.
Zarata baino, hobe musika! Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Futbolari buruz bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia eta azken puntuak emango zaizkigu.
Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia azken puntuak emango zaizkigu.
Sentimendu edo gorputz aldarte ezberdinetako egoerak irudikatzen ariko gara. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran.
Ari al gara hobetzen bat-batean? Askatu al zaigu mingaina? Osa ditzagun bertsoak ala koplak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran.
Koplatan egingo dugu, bat-batean. Azken puntua biribiltzea ere gure esku dugu. Ea zer datorkigun!
Koplatan, lehen puntua asmatzea izango da gure lana. Horretarako zein oin hautatuko dugu?
Koplatan egingo dugu, bat-batean. Lehen puntua soilik asmatu behar dugu. Baietz lortu!
Zerk jartzen gaitu sutan gori-gori? Eta zer egin genezake halako egoeratan? Binaka jarri eta egin dezagun koplatan! Lagun batek, zerk haserrearazten gaituen egoera bat deskribatuko du. Beste lagunak, horrelakoetan zer egin genezakeen proposatuko du.
Gustuko al dugu bat-batean jardutea? Zer da bertsolaritzaz gustatzen zaiguna? Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka! Nahi ditugun oinak baliatu ditzakegu.
Irudikatu al dugu, eskola bukatzean, zer lanbidetarantz zuzendu nahi ditugun gure pausoak? Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka! Nahi ditugun oinak baliatu ditzakegu.
Koronabirusaz kutsatu ez gaitezen 5 neurriak zein diren gogora ditzagun, Ander Aldazabalen koplekin. Idoia Anzorandiak abestuko dizkigu, gitarraz!
Puntuka aritzeko fitxa guztiak batera deskargatu ditzakezu hemen, dokumentu bakarrean.
Eskolarekin nora irten gara egun pasa? Osa ditzagun koplak, bat-batean!
Gaia: Hamaika eta hamabi urteko neba-arrebak zarie. Azaroko zubian ez zinien oporretan kanpora joan. Badakizue zuen gelakide asko nonbaiten egon direla. Peio, eskolara bidean, Nereak opor egunen gaineko egia ez kontetea proposatu deutsu. // Bat-bateko saioa.
Bertsotan aritzeko, bat-batean, har ditzagun 4 oinak eta ea nola josten ditugun!
Gaia: Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da. // Bat-bateko saioa.
Puntuka galdera-erantzunak eginez, pertsonaia ezkutua nor den igarri beharko du Irati Majuelok. Jokin Altuna pilotaria da... Ea pista onak emanez laguntzen dion Ander Perezek. Jolastuko al dugu guk ere?
Bertsolari batek pistak eman eta ea besteak hitz ezkutua asmatzen duen... Jolas dezagun guk ere!
"Bertso komikia" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Ikus ditzagun bertsolariak jolasean, kopletan. Bertsolari bat polizia izango da eta bestea hiltzailea; igarriko ote dute nor den hiltzailea?
Gaia: zuek biok larrialdietako medikuak zarete. Azken aldian kezkaz ikusten ari zarete, futbol partida dagoen aldiro, jendez gainezka egoten dela ospitaleko larrialdi zerbitzua.
"Ipuinak bertsotan" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Estereotipoei tiraka, Igor Menikak aurkeztuko dizkigu ikasgelako punkia, gotikoa, pijoa, hipsterra, raperoa...
Gaia: zu Mikel ikaslea zara. Gaur klasean mugikorra joka hasi zaizu eta Xabi irakasleak astebeterako kendu dizu mugikorra.
Futbolaz galdera bitxiak horra... Ea asmatzen ditugun erantzunak!
Xabier Leteren bertso ezagunekin hara Segurako herritarrek zer Lipdub-a egin zuten!
"Txanogorritxo" ipuinari asmatutako amaiera berri eta umoretsua. Otsoari aurre egingo dio Txanogorritxok. Jatorrizko hitzak: Roald Dahl
Hara hemen zortziko txikian saio umoretsu bat! Aita-alabak dira Agin eta Nerea. Euren etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, gaur alaba etorri zaio aitari esanaz boxeoan hasi nahi duela.
"Guk euskaraz" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Gure ikasgela talde bat izan dadin, garrantzitsua da kide bakoitza zaintzea.
Publiko artean dagoen pertsonaia ezkutua nor den asmatu beharko dute Igorrek eta Oihanak. Etxahunek pistak emango dizkie. Guk ere jolastuko al dugu gero?
Gaia: Kirolari profesionalak zarete eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen dituzue. Zu, Maialen, edozer iragartzeko prest zaude. Unai, ordea, ez.
"Lagun ezkutua" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Gaia: bi lagun, bi neska gazte zarete. Festa lekutik etxera zoaztela, atzetik itzal bat somatzen da. Pausoak entzuten dira. Zuek zenbat eta bizkorrago, itzala gertuago, pausoak ere bai.
Geure txanda da: deskriba dezagun geure burua. Egiak eta erdi egiak esatea, libre!
Gaia: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin, haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko.
Ikasgelako gatazkak. Errua besteari botatzeaz, nork bere partea ez onartzearren.
Txapeketa Nagusia 1997. Bukaerako agurra, bere senideei eskertuz. Etorkinak, integrazioa eta euskara.
Irudi bat erakutsiko diete, ezkutuan, bertsolariei. Bertsolariek deskribatzen dutena, marraztu egin beharko dute komikilariek.
Taldea: Igelaren banda. Familiako pertsonaiak aurkezten ditu, estereotipoak ekarriz. Blues estilora abestuta.
Manu Goioganak txakurra ekarri du etxera, Miren Artetxe. Baina ez dira elkarrekin moldatzen, eta espezialistarengana joan dira, Jokin Bergararengana. Zakurra hizketan entzun duzue inoiz?
Gure etxe askotan ez dira ohikoak izaten besarkadak, muxuak eta "maite zaitut" bezalako esaldiak. Ikus dezagun saio umoretsu honetan, familia honetako kideek nola erreakzionatzen duten "maite zaitut" esateko terapian!
Bertsolari bakoitzak, oporretara joateko bere txokorik kuttunena zein den eta lekurik gorrotagarriena zein iruditu zaion azalduko digu.
Bazkalondo batean pasa da Txirrita baserri baten aurretik, eta txakur ile-luze bat atera zaio zaunk zaunk eginez. Hara zer bertso kantatu zion...
Oinarri bat jarri eta inprobisatu egingo dugu. Baliagarri bazaigu, hitz zerrenda honi tiraka egin genezake inprobisazioa.