Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Gelako tribuak

  • Bertsolaria(k): Igor Menika
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude I
Estereotipoei tiraka, Igor Menikak aurkeztuko dizkigu ikasgelako punkia, gotikoa, pijoa, hipsterra, raperoa...
0.
ERREPIKA
Saiatuko naiz gure gelako
tribuen mapa egiten
irakurri ta zuek ikusi
zeinetan sartzen zareten.

1.
PUNKIA
Punkiak dakar oilarrak legez
buru gainean gangarra
munduarekin haserre dago
ikasgelako makarra.

2.
GOTIKOA
Txima luzeak, larruzko txupa
ta piercingak ezpainetan
argitan baino nahiago dute
bizitzea ilunpetan.

3.
PIJOA
Mobil garesti, markako prakak,
astean behin manikura
burmuina baino gehiago lantzen
dute kanpoko itxura.

4.
HIPSTERRA
Hauek nahiko lan izaten dute
ileak zaintzen bakarrik
guk ere nahiko genuke baina
ez zaigu hazi bizarrik.

5.
RAPEROA
Bisera buelta emanda jarri
"zer dago, brother?" esanez
kantuz errimak botatzen ditu
bertsolari batek legez.

6.
Zuen burua ez baduzue
inon kokatu, hobeto
bada garaia bertsozaleen
tribu berria sortzeko.