Gaia: zu, Nahikari, goxoki denda bateko langilea zara. Nerea bezeroak denbora luzea darama bueltaka. Laguntza eskaintzera joan zarenean, ahoa beteta daukala harrapatu duzu.
Kopletan ariko gara, janari plateren inguruan. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Osa dezagun lehen puntua!
Emanaldiaren aurrean zer jarrera hartuko dugu? Landu dezagun zer bide egingo dugun.
Komiki honetan ere zirtoak osatzea falta da. Baina, oraingoan, geuk sortuko dugu erantzun errimatua! Laguntza gisa, 2 oin aukeran emango zaizkigu: gogoratu esaldiaren amaieran jarri behar dugula oina, errimatzeko.
Gure burua aurkezteko koplak jarriko ditugu, nork gure berri emanez. Laguntza gisa, hara hemen ereduzko koplak!
Bertsolariek bezala egingo dugu. Gaia entzun, bukaera pentsatu, oinak hautatu eta... hasi!
Puntuan esango zaigu asmakizuna. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da.
Puntu batean asmakizuna esango zaigu: ea igartzen dugun, herrialde bakoitzean asmatu zen zerako zera berezi hori, zer den. Adi, erantzun zuzenak errimatu egiten du-eta!
Oinarrizko kontzeptuak: zer da errimatzea? Oina non jarri? Zer da poto egitea eta zer dira hitz polisemikoak?
Hitzaren azken bi bokalak emango zaizkigu oraingoan. Baietz asmatu!
Bilintxen bertso sorta, Eñaut Agirrek musikaren laguntzaz abestua. Doinua: Joseba Tapia.
Kopla ezagun hauetan, ea bereizten ditugun zein den puntua, zein oina eta zein errima.
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Sabina Elizegiren zirtoak ikusgai, bideoan eta komikian.
Oinarrizko kontzeptuak: koplak bi oin ditu, nahieran ordenatu daitezke.
Juan Frantzisko Xenpelarren sorta ezaguna. Karaokearen egilea: Antton Jauregi.
Bertsoa entzun eta ea antzematen dugun zein lanbide den. Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Hitzetik Hortzera saioak Aitor Mendiluze eta Aitor Servier bertsolariei egindako 10 minutuko elkarrizketa.
Familia bakoitza berezia da, bakarra. Gure gelan ere familia oso desberdinak elkartzen gara. Sorta honekin etxez etxe bidaiatuko dugu! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Bere etxea zenbat maite duen kontatuko digu Elizanburu bertsolariak. Bertso zahar hauek kantu ezagun egin dira; doinuari izena ematen dion sorta da gainera. Abeslaria: Xabier Lete. Bideoa: Gabi de la Maza.
Gure begiek nola ikusten dituzte koloreak? Entzun eta ikus dezagun... Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Gaia: Astebete pantailarik gabe egoteko hautua egin zenuen atzo. Urduri nabari duzu zure burua.
Gaia: Hondartza denboraldia hasi da eta konturatu zara zure lagun batek ez duela bainujantzian egon nahi jendaurrean.
2022ko Euskal Herriko Eskolarteko finala. Puntua: Eguraldi honekin onena itzala.
2022ko Euskal Herriko Eskolarteko finala. Puntua: Zein da planik onena asteburuetan?
Oholtzara irten diren ikasleak binaka jarri dira eta 2 oinak eman dizkiete. Entzun ditzagun kopletan bat-batean!
Zapatua heldu da eta Arianek eta Garazik zinemara joan nahi dute. Oierrek eta Norak, aldiz, nahiago dute kalean ibili.
Oporretako lehen eguna da. Izarrek eta Enarak oporretarako bidali dizkieten etxeko lan guztiak lehen egunean egin nahi dituzte, gero libre libre ibiltzeko. Aissak eta Nahiak, aldiz, nahiago dute uda hasiera gozatu eta lanak aurreragorako utzi.
Oholtzara irten diren ikasleek puntua jarriko diete bertsolariei eta hauek erantzun egingo dute, kopla osatuz. Zer galdetuko ote diete?
Zenbaki arruntak zer diren azalduko digu Jone matematikariak, hitz neurtutan.
Eskolaz kanpo hamaika ekintzatan apuntatzen gara. Batzuk gure zaletasunak dira eta, beste batzuk, gurasoek “animatuta” edo erdi-behartuta egiten ditugunak. Batzuetan, zama sentitzeraino. Alazne ausartu da gurasoei esatera: “Aski da! Desapuntatzera noa!”
Gela ederra osatzen dugu. Ospatzekoa da zer-nolako taldea izatera iritsi garen.
Ikusi makusi, oihaneko argazki honetan, zein animalia den! Baietz etxekoei irabazi... erronka botako al diegu?
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Pozik gaude, txakurra ekarri dugu-eta etxera! Koplak jarriko dizkiogu, puntu erdika, neurri txikian.
Gizakiok asko dugu animaliengandik ikasteko! Piztia bakoitzaren bertuteak, bertsotan, Eñaut eta Unai Agirreren ahotsean. Bertsoak Juan Kruz Beloki Aranburu “Motza”k jarri zituen (1875 Zubieta-1940 Donostia)
Askotan gelditzen al gara eskolako jantokian bazkaltzen? Osa ditzagun koplak, bat-batean!
Basarri bertsolariak 36ko gerraz jarritako sorta ederra, Sebastian Lizasok abestu eta Joseba Tapiak musikatua, "Agur itxorta maite" diskoan.
"Asmakizunak" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Asmakizunak (1)" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Getariko fenomeno batek puntua jarriko dio bakoitzari, zaurian azkura eginez... Isilik ez du utziko inor.
Joaldunak dira Amets eta Maddalen. Amets hasiberria da eta Maddalenek esan dio bere lehen ateraldia Korrikako kilometroan izango dela.
Munduko herrialdeak eta lekuak asmatzen jolastuko dute Uxuek eta Beñatek. Gai-jartzaileak puntua jarriko die, pista emanez, eta bertsolariek puntua erantzun beharko dute. Erantzun zuzenak errimatu egiten du! Ea guk ere asmatzen dugun zein leku diren...
Ipuina 6 bertsotan kontatuko dugu. Horretarako, azken puntua eta 3 oinak emango zaizkigu.
Loti Ederra izango da Fredi Paia. Ehun urte daramatza zurrungan! Bertsolariek bertso bana kantatuko diote, ea esnatzen den...
1967, Donostia. Uztapiderekin buruz-burukora pasa zen Xalbador. Publikoa txistuka hasi zen, minutu luzez. Xalbadorrek, bertso batekin, txistuka zituenak txaloka jarri zituen, zutik.
Aita batek bere alaba nerabeari zuzendutako bertsoak. Guraso eta seme-alaben harremanean gertatzen den aldaketa, nerabezaroan. Etxeko gatazkak.
Giza abereon artean fauna zabala dago. Gure jarreretan, animalia baten edo bestearen antza hartzen dugu sarri. Sorta abestu eta pentsa dezagun gero: animalia bat banintz, zein izango nintzateke?
Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Jendaurreko egoeran jarri aurretik, entzule eta bertsolari roletik zer zainduko dugun, kontutan izateko indikadoreak. Eta behin emanaldia amaitzean, autoebaluazioa egiteko errubrika.
Zozoak beleari... kopla bi! Ikasmaterialeko "Gure buruari" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Esaldietan jarri edo kentzeko, silaba bat, bi eta hiruko hitzak; atzizkiak; sinonimoak eta antzekoak.
Zozoak beleari.. kopla bi! Ikasmaterialeko "Ipuinak bertsotan" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Ez gaude ohituta besteei gauza onak esatera. Ariketa horixe jarri diete bi bertsolariei: besteari piropoak esatea, bestea lotsagorritu arte.
2008ko abuztuan Donostiako jaietan Xabi Payak botatako segidilla; hasierako zatia falta arren, ikuskizun ederra da. Bideoa Gotzon Aranburuk grabatu zuen.
Kopla ala esaldi errimatu bidez deskribatu beharko dugu gure pertsonaia, pistak emanez. Ea lagunek asmatzen duten nor den!
Gaia: zuk Maialen, urte asko daramazu bakarrik bizitzen. Egoera horretaz aspertuta maskota bat erostea pentsatu duzu eta animalia denda batera joan zara. Han topatu dituzu atzeko bost hauek, aukeran. Zein uste duzu ondoen egokituko dela zure etxera?
Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu.
Eguberrietako bazkarian elkartu dira senideak mahaian. Julio ez da isiltzen (segidillan ikusiko dugu!). Unaik oso tarteka hartzen du hitza, baina bere kopla zorrotzek moztuko dute Julioren jarioa...
Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik. Umore ederra jarri zuten bertsolariek... Jolastuko al dugu gero guk ere?
Bilintxi bere burusoiltasunaz adar-joka hasi eta honen erantzuna.
Lesakako bertso-eskolak bizkotxo gozo baten errezeta emango digu, kopletan. Sukaldean sartzeko prest?
Pasadizo eta gertaera xelebreei buruzko kontaketak, bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak ikusiko ditugu.
Nondik etorri ote da Ametsek etxean hartu duen pertsona hori? Nor ote da?
Eta isunak errimatuta jartzen ditu, ezker-eskubi. Gure herrian halakorik balego...
Karta bakoitzean hitz bat dator, marrazkiz irudikatuta; karta multzoan errimatzen duten 4 hitzeko familiak daude. Jolas askotarako aukera ematen digu karta joko honek.
"Ikusi nuenean" kopla ezagunak abestuko ditugu, lehenik. Jarri arreta, gero memoria jolasak egingo ditugu-eta!
Markel Irizar txirrindulari oiharen eskutik, bertsolaritzaren historia ezagutuko dugu. Gaiari buruz hitz egingo digute Joxerra Garzia, Xabier Paya, Juanito Dorronsoro, Jon Enbeita, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Maite Berriozabalek ere. Ikasteko prest?
Munduko leku ezberdinetatik, haurrek Olentzerori egiten dizkioten eskariak. Eguberriak eta kontsumoa. Miseria munduan. Iturria: Argia astekaria.
Ikus dezagun 2020a agurtzeko zer bertso prestatu duten Larraulgo eskolako lagunek! Guk ere egin genezake antzeko zerbait... Ideiak hartzeko balioko digu!
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Gaia: Aitor, zure ametsa izan da beti magoa izatea. Baina mago on bat izateko asko entseatu behar da, eta Maialeni eskatu diozu laguntza. Hasi zarete: Maialen kaxoian sartu, mahaian etzan eta zerrarekin...
Etorkizun igarleak gara. Bola magikoa eta tarot kartak ditugu aurrean. Bezero bat sartu da gure kontsultara eta honako galdera hauek egin dizkigu. Zirtoz erantzungo diogu, esaldi errimatuekin.
Gasteizko eskolen artean osatutako bertso bideo-klipa, Txikitinparian doinuan!
Kanta dezagun lagun taldean bazterketa egoerak ikusten ditugunean hartzen dugun jarreraz. Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Gaia: DBHko ikaslea zara. Ikasturte hasieratik zure gelako lagun bati goizero-goizero burlaka ekiten diote. Gaur ere begira zaude, isilik.
Txokolatezko etxearen ipuina 6 bertsotan kontatuko dugu. Bidea errazteko, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.
Egin dezagun kopletan! Ipuinetako pertsonaiei buruz, oin bikoteak emango dizkigute eta guk koplak sortuko ditugu. Kopla xelebreak, bitxiak sor genitzake... Nahi duguna egin genezake-eta pertsonaia horiekin!
Boise (Ameriketako Estatu Batuak) hiriko euskaldunak sarri elkartzen dira: elkarrekin dantzan egin, musean jokatu, musika jo, abestu, ikastolara joan... Eta baita bertsotan egiteko ere. Ikus dezagun zer mezu duten guri emateko, Euskararen Egunean!
Bi egun dira aitite hil zela. Bukatu da azken agurra eta neba-arrebak etxera itzulita, hizketan hasi dira.
Gai ireki honen aurrean, Julio aitona baten larruan sartu zen, heriotzari begira jarriko dena.
Elikaduraren inguruko bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak.
Lagun batekin haserretu eta barkamena eskatzea asko kostatzen zaio Nereari... Eta guk zer egiten dugu halakotan?
Bertsoen oinak asmatzea izango da gure lana. Horretarako, erreparatu dezagun zein errima familiatakoak diren!
Haurrei euskaraz hitz egiteko esan eta, gero, helduen artean erdaraz aritu! Halako zenbat egoera bizi izan ditugu? Komikitan 4 pasarte ikusiko ditugu irudikatuta; pertsonaien hitzak kopla bihurtzea izango da gure erronka!
Nola sortzen da euria? Zer ibilbide egiten du urak? *Bideoa: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Kutsaduraz, Lurra planetaren suntsipenaz. Ingurumena, ekologia, kontsumo arduratsua, elikagai ekologikoak eta osasuna lantzeko sorta.