Gaia: zuek biok 50 urte daramatzazue elkarrekin ezkonduta. Gaur harremanaren errepasoa egiten ari zarete.
Gaia: Eli ama eta Txaber semea. Lan bakarra jarri zizuten gurasoek, oporretara joan aurretik, Txaber: "Zaindu oiloak". Oporretatik itzuli dira, eta oiloak akabatuta daude.
Bizitzari jarritako bertso ezagunak. Imanol abeslariak "Iratze okre geldiak" diskoan argitaratua.
Atzerrian dabilenak nostalgiaz lagun bati idatzitako gutuna. Mikel Urdangarin MMXV diskatik.
Egin dezagun guk ere ariketa: segundu batzuk hartuko ditugu, begiak itxita. Zein ahots etortzen zaizkigu, zein ahots ditugu memorian gordeta? Eta zer diote?
Bertsolariek publiko artera jeitsi eta lortu beharko dute norbaitek irrintzi bat botatzea, beste norbaitek 50€ko biletea ematea, eta sinadura bat marraztea bertsolarien gorputzean. Lortuko ote dute?
Hegazkina erortzen ari dela, bakoitzak modu batera erreakzionatu du. Alaia Martinek, modu histerikoan; Maialen Lujanbiok, arrazionalean; Maialen Akizuk, eroikoan; eta Andoni Egañak zigarro bat piztu du.
Agin Laburu atzekoak jarritako puntuak erantzuten. Erantzuteko abilidadea, hauxe!
Gaia: 4 urteko haurrak zarete. Eskola hasi baino ez da egin eta zorri izurritea dago gelan. Irakasleak gurasoak deitu ditu bilerara. Bilera gelatik ohiuak entzuten dira, eta zuek bitartean pasiloan zaudete, buruan hazka eta hazka.
Oihanak gaiari bertsoa botako dio, lehoiaren larrutik. Atzekoek doinuan, keinuetan eta mezuan zuzenketak proposatuko dizkiote.
Ordenagailu programa baten bidez, bertsolarien aurpegiak fusionatu dituzte, bertsolari idealaren bila. Gustatu ote zaie emaitza?
Jon Maia sukaldari ospetsua da, eta bezero bakoitzari bere izaeraren araberako platera asmatzen dio. Gustatuko ote zaie?
Bertso-eskolako haurrak igo dira oholtzara. Haur bakoitza izango da bertsolari bat, umetan; kantatuko du bertsolari horrek umetan zer izan nahi zuen. Gero, bertsolari horrek azalduko du heldutan zer izatera iritsi den.
Gaia: ikasle isila zara, sekula ez zara mintzatzera atrebitzen. Eta zer da zure buruan? Zer da zure gogoan?
Baloiari tokeak ematen ariko da bata, bestea segidillan bertsotan, kideari baloia erortzen zaion arte.
Gai jartzaileak oinak eman ahala, 8 puntuko bertsoa osatu beharko du Alaiak.
Gaia: zu Aitor Olentzero zara eta Igor Aita Noel. Tximiniatik sartu ezinik zabiltzate.
Gaia: Maialen zu neskatiko bat zara. Eta gauak dituen ertzak ezagutu nahi dituzu. Badituzu kezkak, badituzu dudak, badituzu jakin-nahiak... eta gauari buruzko mamu horiek guztiak argitu nahian, Joni galderak egiten ari zatzaizkio. *Bertsoaldia 2'06 minututik aurrera.
Gaia: batak besteari lepotik heldu eta sakelako telefonoarekin, elkarrekin argazki bat ateratzen hasi zarete. Hamar minutuan ez duzue itxurazko argazkirik lortu.
Gaia: Amets, artzaina zara. Zure artaldea etxeratzen ari zarela, bidean, Jone ondotik klaxona jotzen hasi zaizu, erotu beharrean.
Gaia: Aitor semea eta Unai aita zarete. Aitor, aitak uzten ez zizun arren, moda-modako bideokontsola erosi zenuen zure aurrezkiekin. Zuk baino gehiago erabiltzen du berak.
Gaia: Telebistako makilatzaileak zarete. Gaur ere lan eta lan ari zarete.
Gaia: Zuen seme-alaba nerabeak topatu dituzue biluzik elkarri argazkiak ateratzen. Zu Aitor kezkatuta zaude. Ametsek ez dio aparteko garrantziarik ematen.
Maialen Lujanbiok EH-ko bere lehen txapela jantzi eta eskaintzen duen unea.
Hara hemen urte amaiera zoriontzeko, mugikorretan bolo-bolo zabaldu izan den bertsoa.
Mari Domingiren rolaz pentsarazteko sorta. Emakumezko pertsonaiak nola irudikatzen ditugu?
Eguberriak eta kontsumoa. Mikel Markezek kantu bihurtutako bertsoak.
Gaia: Jostailuen sektorea ez omen dago krisian. // Bat-bateko saioa.
Sexismoa jostailuetan. Neskei eta mutilei jostailuen bidez egozten zaizkien rolak.
Gaia: Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalaian. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala. // Bat-bateko saioa.
Logopedia zerbitzuaren iragarkia, bertsotan. Iragarkien parodia.
Gaia: Zoriontsu bizi denak ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasunaren maila? // Bat-bateko saioa.
Fanderia pentsuen iragarkia, bertsotan emana 1963an.
Gaia: Zuen gustuko produktuen publizitatea egin behar duzue. // Bat-bateko saioa.
Bere ikaskideen ezaugarri onak ikusteko gai da Auritz, baina bere buruarenak ez ditu ikusten. Izaera ezberdinak, nortasuna lantzeko sorta.
Pello Errota astoarekin zihoala, adarjoka norbaitek botatako bertsoa eta Pelloren erantzuna.