Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Aizak hi mutil mainontzi

  • Bertsolaria(k): Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar", "Muxarro"
  • Doinua: Aresoarren bandera
Errenteriako Ehun (edo oihal) Fabrika Handian egin zuten lan 4 bertsolari ezagunek: Xenpelartarrek (Juan Frantzisko, Maria Luisa eta Joxepa Anttoni) eta Muxarrok. Fabrikan erretzea debekatuta zegoen, antza, eta Muxarro hor ari zen, ezkutuan, pipari tiraka. Hara nola hasi zaion kargu hartzen Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar, enkargatu paperean...
1.
Xenpelar
Aizak i, mutill mañontzi,
nagusiari goraintzi,
ez al akiken, or pipa artzia
etzela lizentzi?
Jeniyo txar oiek utzi,
bestela ezurrak autsi,
giza-legia nola bear dan
ezin erakutsi!

2.
Muxarro
Nik badet giza-legia
Prantxiskuk baño obia,
beste tatxarik etzait arkitzen:
arlote probria;
nik jeniyua noblia,
kortesi paregabia,
neri ezurrak austeko nun dek
abillidadia.

3.
Xenpelar
Ziri bat sartu dit neri,
orain bestia berari,
abillidade gutxi duela
ez esan iñori;
azala dadukak lori,
mamirik ez duk agiri,
ezur igarra austen zalla duk,
bazekiat ori.

4.
Muxarro
Kunplitzik nere ordenak
ez dik kalterik barrenak,
bestela parra egingo ditek
aditzen daudenak;
ik nundik dauzkak kemenak,
menderatzeko gallenak?
Ezur igarrak autsitzen dizkik
indarra duenak.