Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Euria ari du - Rap

  • Bertsolaria(k): Julen Zulaika
1.
ERREPIKA
Kaletik goaz, euria ari du
denentzako da baina
bustitzen gaitu beti gu
dena araua, zigorra, legea
baina noiz egingo dugu
harresi gabeko bidea!

2.
Astelehen goiza,
heltzen denean bakoitza
aulkian eseri, ta egon zaitez geldi!
Begira nago erloju zaharrari
gaurkoagatik pixkat
azkarrago joan hadi!

3.
Azterketen ordua,
heltzen denean mundua
egiten zait mila puska,
hau da kalabaza uzta!
jaso beharko dudana,
komedia edo drama
hartu zuk nahi duzun gisan,
orain artean bizitzan
ez dut aukeratzeko aukerarik izan!

4.
Aspaldi ikasi nuen, batzen eta kentzen
atzo arte plaka tektonikoa
ez nekien zer zen
mapa baten aurrean,
badakit Kairo jartzen
baina noiz ikasiko dugu
mundua aldatzen.

5.
Txirrinak jo du oraindik 4 ordu
geratzen dira ta
nik egon nahi dut tirata
edo kalean lagunekin jolasten
nork dio kalean ez dugunik ikasten.

6.
Orain klasea orain ingelesa
gaztetatik barneratu dezagun estresa
motxila bizkarrean
noa hemendik hara
gure eskutan ez gauden titereak gara.