Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Gabonetako zorion mezua

  • Doinua: Baserrian jaio nintzan
Hara hemen urte amaiera zoriontzeko, mugikorretan bolo-bolo zabaldu izan den bertsoa.
1.
Oharkabean badatoz
abenduko azken egunak,
eta gogoan ditugu
urteak eman ditunak.
Asko ta asko izan dira
aurtengo gertakizunak,
batzuetan gauza alaiak
eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
betiko karga astunak,
ta etxekoekin batera
gozatu ospakizunak
lekua har dezatela
bake eta maitasunak.
Besarkada bat bihotzez,
urte berri on lagunak!