Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Jostailuak ez daude krisian

  • Bertsolaria(k): Uxue Alberdi
  • Doinua: ETAren su-etenetik
Gaia: Jostailuen sektorea ez omen dago krisian. // Bat-bateko saioa.
1.
Olentzero etortzen da
urtero-urtero grazian
eta umeak ez daude
jostailuen eskasian
ilusioa badute
hain urtaro berezian
batzuentzat nahiz-ta egon
umeak gaizki hezian
azken boladan gabiltza
zerbait ezin ikasian
estresauta bizi gara
erritmo bizi-bizian
ta jostailuak igual ez,
jolasa dago krisian.

2.
Nola kontsumoa denok
beti behar dugun gurtu
jolasak erostearen
ohitura ezin agurtu
nahiz eta behin erabili,
aspertu eta apurtu
nahiz eta haien denbora
Play Stationetan urtu
gure burua behar dugu
kritikatu ta egurtu
haurrekin egiten denak
sarritan ohi nau beldurtu
jostailuak eman eta
irudimena lapurtu.

3.
Baina El Corte Ingleserantz
mugitzen bada haizea
etxeko aurrekontuan
nola sartu guraizea
ohitura da zuhaizpean
zapatillak ipintzea
ta ia obligazio
amets denak kunplitzea
ez al da gauza erraza
lehen bezala bizitzea
gure aldetikan hemen
zeozertxo ipintzea
ta gure seme-alabei
denbora oparitzea.

Altsasu, 2012-12-22.