Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta "Tximas" ileordeak

  • Bertsolaria(k): Iñaki Gurrutxaga
  • Doinua: Ia gureak egin du
Ileordeen iragarkia, bertsotan. Iragarkien parodia.
1.
Zu ez zara berezia,
normala da gabezia...(bis)
ileen eskasia
nabarmentzen hasia,
nola estali nahi jakin?
“TXIMAS” ileordeekin!

2.
Zergatik egon beldurrak?
Onarpena du gezurrak!(bis)
Luzeak ta laburrak,
leunak ta kizkurrak,
kolore denetakoak,
ederrak ta modakoak!

3.
Itzuli zaitezke, jada,
heavy kontzertuetara! (bis)
Xanpua ere, hara,
erabilgarria da!
Ta zure lagun bakarra:
ile-lehorgailu zaharra!

4.
Erraza da eramaten,
ia ez da antzematen! (bis)
Has gaitezen esaten
zenbatek daramaten
hara bat, bi eta hiru:
“GURI FUNTZIONATZEN DIGU”