Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Mari Domingi

  • Bertsolaria(k): Amaia Agirre
  • Doinua: Nik zonbat pertsu alde
Mari Domingiren rolaz pentsarazteko sorta. Emakumezko pertsonaiak nola irudikatzen ditugu?
1.
Nor den Mari Domingi
galdezka hastea
gelan izan daiteke
bazterrak nahastea;
zer da amona xaharra,
heldua, gaztea?
Edota Olentzerok
duen emaztea?
Hauxe da etiketak
soinean janztea...
Oro gainetik izan
dadila askea!

2.
Duela lau mendeko
janzkera zabala:
orkatiletaraino
doan amantala,
unikornio gisa
zapia daukala,
guztia estalita
mami ta azala...
Baina zure baitan ez
bazen sortu hala,
irudika ezazu
nahi duzun bezala.

3.
Iraultzaile nekagaitz
edo alfer nagi,
lagunen lagun edo
mihi salatari,
oinezko eskeleto
edo tripa handi...
Aintzat hartuko ditu
mimo ta eskari
bertso postal bat egin
zaiozu opari
ta utzi hegan egiten
irudimenari.