Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta "Lujanbio" logopedia zerbitzua

  • Bertsolaria(k): Iñaki Gurrutxaga
  • Doinua: Sorlekua utziz geroz
Logopedia zerbitzuaren iragarkia, bertsotan. Iragarkien parodia.
1.
“R” sinple ta erraz bat
al daukazu hiztegian?
Ardi bat gehiago al zara
artaldearen erdian?
Zuk ahoskera espezial bat
nahiko zenuke agian....
eska ezazu lehenbailehen txanda
LUJANBIO LOGOPEDIAN!