Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ametsak - Rap

Nafarroa eta Iparraldeko Bertso-eskolen Topaketan sortutako rapa!
1.
ERREPIKA
Ametsak amesten
gezurrak sinesten
ametsak amesten
bizitza
erreala errazten. (bis)

2.
Maitea
ireki duzu atea
ez al da gau iluna
ederra ta gaztea?
pausoa ematea
da biok nahi duguna
maitasuna,
biok elkartu gaituna.

3.
Ametsa gau beltza
iluntasun ikurra,
beldurra
bizitzaren iruzurra,
elurra hotza
izotza ikara,
hara!
Bizitza faltsua da!

4.
Gauaren luxua
begirada lausua
muxu bat emateko
intentzio sutsua
nire begitan sua
ta aurrera pausua
azkenean eman diot
ametsari musua.

5.
Berriro ere hor da
munstro maltzurra
agerraldia egiten duen
ikararen ikurra
baina egiatzat dugun
beldurren gailurra
iratzartzean beti
bilakatzen da gezurra.

6.
Lehen gose zirenak
orain ez dira egarri
haserre zirenak
besarkada elkarri
amets goxoena!
Onena! Ze pena!
Bapatean jatzarri
bukatu da dena.

7.
Ezinezkoa al da
ametsak egitea
itsuak ikustea
jendea parez pare
edo hegalik gabe
hegaka ibiltzea
aspaldi debekatu
ziguten amestea.