Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Piropo sorta

  • Bertsolaria(k): Sustrai Colina
  • Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
Maiteminduta gauzkan horri, tori piropo sorta, azukre-eztitan lika-lika eginda.
1.
Zure irriak esnatzen ditu
zaborrontziak loretan,
izotz-mendiak palmondopean
eta zebrak koloretan.

2.
Zure ezpainek ortzadarrezko
bihotz baten forma dute:
zure hortzetako aparatua
konpartitu nahiko nuke.

3.
Semaforoko panpina banintz,
gurutzatzean karrika,
gorritu gabe zure atzetik
joango nintzake korrika.

4.
Estudiatzen ukondorik ez
dut urratu ohi mahaietan
zuri so egon ahal izateko
azterketa garaietan.

5.
Zu bazinake ogia eta
ni ontza bat txokolate,
ez al nintzake zugan urtuko
Nutella bihurtu arte?

6.
Pagari ere uko egiten
diot aspaldi honetan
zure irudia agertu arte
billete ta txanponetan.

7.
Segapotoko zure pantaila
izan nahi nuke lantzean
emotikono bat sentitzeko
zure hatzek laztantzean.

8.
Nahiz orain arte karanbola bat
zen ilargi eklipsea
orain nahikoa da zu gauetan
komunera jaikitzea.