Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Go!azen

  • Bertsolaria(k): Estitxu Arozena
  • Doinua: Igaran egun batez
Lur eta Izaro, bi lagun dira. Gaur aitortu dio Izarok lehendabiziko muxua eman duela asteburuan.
1.
Izaro
Go!azeneko Julen
ta Nahian antzera
muxu bat eman eta
nabil alegera.
Orduz geroztik biak
gabiltza batera
bizitza osorako
izango ote da?

2.
Lur
Orain bizi itzazu
hainbat une eder
zuk nahi baduzu eman
muxu mila bider
baina ez zazu flipatu
baietz jakin laster
bizitza osorako
ez dagola ezer.

3.
Izaro
Benetakoa zer den
zaude ohartzeke
nire sentimenduez
fidatu naiteke.
Amets hau toperaino
nahiko nuke bete
Basakabira ere
joango nintzateke.

4.
Lur
Basakabin bete nahi
zenuke ametsa
kristau udaleku da
ez zazula pentsa.
Zuzenen gurutzea
nahiz sotana beltza
ta ez duzu ezagutzen
herriko apeza.

5.
Izaro
Zure iritziz nabil
uste ustelean
ez nauzu zapuztuko
ezkorren elean.
Mila bihotz marraztu
ditut arbelean
txolarreak sentitzen
ditut sabelean.

6.
Lur
Txorien izenekin
nolako pasada
hala galaraziko
didazu patxada.
Maurizia ta Leon
loroen gisara
gauzak errepikatzen
abilena zara.