Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Pernando Amezketarra bertsotan

  • Bertsolaria(k): "Pernando Amezketarra", Eñaut Agirre
Pastor Izuelari tabako eske joan zaio Pernando... Nahikoa, ika-mika pizteko! Apaizari ere ez dio erantzun makala emango, Trinitate Santuaren misterioa zortziko txiki batean azalduz. Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Pastor Izuelak, tabakoa eskatu diola-eta...
Errondilla kaleko
bigarrengo dendan
tabakua saltzen dek
diruaren prendan;
nei librako pezta bitik bera
etzidatek eman,
i're juan ai da esango diek
zenbatian saltzen dan.

2.
Pernandoren erantzuna
Emen ebiya ai dik,
mendietan laño,
ordu t'erdi badauzkak
emendik etxeraño;
ezpaiz azkarrago juaten
onuntz etorri baño,
loitan sartuko al aiz
ipur-zuloraño!

3.
Apaizak galdera
Esan bear dirazu
instante batean,
liburutik txartela
nik atera artean,
nola sinisten dezun
zuk zere artean
daudela iru persona
Jaungoiko batean.

4.
Pernandoren erantzuna
Nola sinisten dedan
arrazoiarekin,
orain esango diyot
sagartxo batekin:
usai ta saborea
kolorearekin,
orra iru jenero
gauza bat batekin.

*Bertsoen iturriak:

Pastor Izuelari tabako eske: "Pastor Izuela (1780-1837), Ezkioko ta Segurako itxuak. Auspoa. Antonio Zavala.

Apaizaren galde-erantzunak: "Pernando Amezketarra bertsolaria", Auspoa. Antonio Zavala.