Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Asier eta Yago

  • Bertsolaria(k): Ander Lizarralde Jimeno
  • Doinua: Sagutxo batzuekin
Ikasgelako gatazkak. Gatazkan nork bere partea onartu eta bestearen ona ikusteaz. Gatazkak ikasbide.
1.
Eser zaitezte biak
Asier eta Yago
horrela ezin dugu
jarraitu gehiago
zuen artean oso
giro txarra dago
Egongo ez naiz ba ni
mindua, zeharo
“Potolo” deitu badit
klasean lehenago!

2.
Asier egia al da
kontatutakoa?
Bai, baina berak lehendik
deitu dit tontoa
Hori ez da egia
gezurti halakoa!
Utzi alde batera
gertatutakoa
giro hau ez dut eta
oso gustokoa.

3.
Errudunikan ez dut
behar bikotea
zer da bakoitzak hontan
jarri dun partea?
Zer egin duzu gaizki
zuk Asier maitea?
Ba lehenago Yagori
“potolo” esatea
nik “tontoa” esan ta
burla egitea.

4.
Asier esan zaidazu
Yagoz zerbait ona:
Ba, dela gure gelan
dagon graziosona
Yago esan dohain bat
gure Asiertxona:
Ikusten badu larri
ondoko pertsona
bera da laguntzeko
beti prest dagona.

5.
Onartuz besteari
behar den bezela
gure gustukoa den
zerbait baduela
ez al zarete hobeto
sentitzen horrela?
Ni askoz hobeto nago,
ez nago goibela
Uste dut ni´re askoz
hobeto nagoela!

6.
Hitz politik ez zaio
irteten askori
ta errezegi berriz,
“tonto” eta “lodi”.
Nahi baduzue besteek
tratatzea ongi
ez zaitezte burlaren
jokoan erori
bizitzan jasotzen da
ereiten den hori!