Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Bakardaderuntz?

  • Bertsolaria(k): Aitor Irastortza Arrizurieta
Erritmo bizian ari dira aldaketak ematen gure gizartean. Sare sozialei esker komunikazioa erraztu da, baina aurrez aurreko harremanak urritzea ere ekar lezake...
1.
Gizartea herritik
doa hirira
gertuko harremanei
jarriz begira (bis):
orain etxe-ko zenbat
biziko dira?

2.
Sutondoko kontuek
bazuten txispa
aiton-amonak lehen
maixu ta maixtra (bis)
orain irakaslea
da telebista.

3.
Arbasoek pilatu
zuten jakintza
belaunaldi hauetan
galduz gabiltza (bis)
globalizazioak
hartu du giltza.

4.
Teknologia puntan
dago jo ta su
zertarako daukazun
esan ezazu (bis)
nori erakutsia
ez badaukazu.

5.
Nortasun gabe dabil
sarri pertsona
denon ametsa omen
da zoriona… (bis)
inor gabea al da
bizitza ona?

6.
Bakarrik sentitzea
denez gogorra
pentsatu lagungarri
den mugikorra (bis)
luze egin liteke
bide zidorra.

7.
Ondoan duzunean
zure laguna
ahaztu lehena ta
etorkizuna (bis)
oso garrantzitsua
da maitasuna!

8.
Lortzeko ez da izan
beharrik mago
bihotz ta begiradak
zainduz gehiago (bis)
orain aukera zure
eskutan dago!