Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Artxanberriren pasadizoak

  • Bertsolaria(k): "Artxanberri"
Erantzun kolpe galantak entzun nahi? Zaldibiko "Artxanberri" artista horretan. Eñaut Agirrek kontatu eta abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Lazkao Txikik, Artxanberri ehiztaria dela-eta...
Zu beti izan zara
gizon kriminala:
animaliak hiltzen
Jaunak egin ahala

2.
Artxanberriren erantzuna
Jainkoak ere badu
nik aina delitu,
nik bizirik utziak
Berak hiltzen ditu.

3.
Goiburuk "memoriz eta bihotzez oraindik gazte zaude zu" esanda, Artxanberriren erantzuna
moteil guk ere garai batean
sasoi ederra baginun
hura joan huen ta ez zeukagu
kontsuelorikan inun
len bigun ziren guztiak gogor
ta gogor zirenak bigun
hara zartzeak zertarainoko
bentaja ekarri digun

*Bertsoen iturria:

Lazkao Txikiri emandako erantzuna: "Artxanberriren ziriak". Rufino Iraola. Sendoa, Txirrita Saila.

Goibururi emandako erantzuna: "Bertsotan II 1936-1980". Joanito Dorronsoro. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea.