Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Potajiarena

  • Bertsolaria(k): Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"
  • Doinua: Egunaren izena I
Bilintx Oiartzunen izan zen pilota partidu bat ikusten. Eguerdian sartu da ostatuan bazkaltzera, baina sartu bezalaxe goseak aterako da gajoa... Mahai-buru eseri den apaizak, garbantzu guztiak bere platererako nahi ditu-eta! Unai Agirrek kantatuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Egunarén izena
ez dakit nola zan,
baña señalagarri
partidu bat bazan
pelotan jokatzeko
Oyarzungo plazan,
nai det nere orduko
gertaera esan,
urrengoan beste bat
eskarmenta dezan.

2.
Partidua jokatzez
bukatu zanean,
ostatura joan nitzan
zuzen zuzenean;
mayera jana ekartzen
asi ziranean,
apaiz bat serbitzen zan
aurrén aurrenean,
sartu zan makiña bat
aren barrenean.

3.
Nere ditxa guziak
badute ajia,
noski naiz Jaungoikoak
astutzat lajia;
goseak egin nuen
ango biajia,
kulpa zuenarentzat
dakat korajia,
apaiz batek jan zuen
nere potajia.

4.
Zintzur ona zuela
klaro señaleak
eman zituen apaiz
barbantzu zaleak;
dozenaka tragatzen
zituen aleak,
maskatu ere gabe
tripazai jaleak,
alako aisa nola
antxoa baleak.

5.
Pasatutzen zituen
igar ta ezeak;
ez ziran aren diña
zetozen klaseak;
agertu orduko zeuzkan
tripara paseak,
kortesía gabeko
txapela luzeak,
arrek naikoa jan ta
ni berriz goseak.

6.
Geroztik ostatuan
sartu ordurako,
galdea egin gabe
ez det nik faltako:
egun artan apaizik
ea dan arako,
ez apaiz jaun guziak
igualak diralako,
baizik batek beldurra
sartu ziralako.

*Bertsoen iturria: "Indalecio Bizcarrondo Bilintx. Bertso ta lan guziak". Auspoa. Antonio Zavala.