Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ia guriak egin du

  • Bertsolaria(k): Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar", Eñaut Agirre
  • Doinua: Ia gureak egin du
Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"en sorta ezaguna, bigarren gerra karlista hasteko zorian zela, gerran ez hasteko eskatzen. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Iya guriak egin du,
badegu zeñek agindu;
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu;
gerra nai duben guziya,
berari kendu biziya.

2.
Okasiyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen;
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iñorekin ibilltzia;
ark merezi du illtzia!

3.
Gerraren billa gau t' egun
etsaiak arturik lagun;
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pentsatu
fusillak nola dantzatu!

4.
Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeñek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!

5.
Umildadean alkarri
errespetua ekarri;
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi;
ori deseo nuke nik.
ixuri gabe odolik!

6.
Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen;
ez da errez ibiltzen
anaiak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe;
ortan galduko gerade!

7.
Gu gera iru probintzi,
lengo legerik ez utzi;
oieri firme eutsi,
naiz anka bana autsi;
jaioko dira berriyak,
gu gera euskal erriyak!

8.
Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoano;
aitak il ziran baño
semeak oraindaño
legea degu guardatu;
letra zarrik ez ukatu;

*Bertsoen iturria: "Xenpelar eta bere ingurua", Auspoa saila. Antonio Zavala.