Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Alarguna

  • Bertsolaria(k): Joxe Zapirain, Eñaut Agirre
Joxe Zapirain alargun gelditu zen, 9 seme-alabarekin; zaharrenak 14 urte zituen, txikienak 3 hilabete. Bizitzaren gogortasunari jarritako sorta, Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Kantak jarriko ditut
artzen badet betik,
neri gertatu zaidan
motibuagatik;
ez det esango egin
etzirala faltik,
biyotza konsolatu
ezin penetatik,
iya atera nitzan
nere onetatik.

2.
Nere sentimentuak
biar ditut esan,
suerte txarrerako
mundu ontan izan:
gripek arrapatuta
emaztia il zan,
errezatutzen diyot
al dedana elizan,
beratzi semerekin
alargundu nitzan.

3.
Semerikan zarrenak
ditu amalau urte,
ta gaztienak berriz
iru illabete;
oiek gobernatutzen
lana badaukate,
nik emaztia illa
ez det gutxi kalte,
prueba egin dutenak
sinistuko dute.

4.
Goguak ematen dit
adieraztia
nola gelditu zaidan
famili gaztia;
nik esan ditudanak
gezurrak eztia,
gripek arrapatuta
il zan emaztia,
oraingo bertsu oiek
franko penaz tia.

5.
Enaiz gezurtiya ta
kristau burlosua,
alargun gelditzia
ai zer erasua!
Bizi-modu klasi au
ezta erosua;
urrikalgarriya ta
franko penosua,
ume txiki askokin
dagon gurasua.

6.
Jendiari emango
diyot aditzia,
orain probatuko det
zer dan bizitzia;
kasikan obe luke
kristabak iltzia,
ez ume txikiyakin
orla gelditzia,
ai, gauza tristia da
alargundutzia!

7.
Ez diyot desiatzen
munduan iñori
neri gertatu zaidan
deskalabru ori;
errezatutzen dizkat
Ama Birjiñari
egunian bi aldiz
zazpi abe mari,
arren pazientziya
emateko neri.

8.
Ai, zenbat gizon gazte
t'andre familiko,
au goguan dutela
eztira ibilliko;
orla bakartutzia
iñork eztu naiko,
gu biyok bizitzia
etzan konbeniko,
bestela Jaungoikuak
etziñuen ilko.

9.
Esango det, jendiak
nai badu aditu,
beratzi seme nola
zaizkidan gelditu;
lengo bizimoduan
nai nuke segitu,
pazientzi onian
pasako banitu,
erremediyo danak
Jainkuak baditu.

10.
Jaungoikuak badauka
guziyen kontua,
beratzi semerekin
nitzan sonatua;
deskalabro onekin
nago penatua,
familiya dadukat
franko banatua,
emaztiaren faltan
desordenatua.

11.
Manifestatzen ditut
daukazkidan penak,
baña ez ditut esaten
pasadizu danak;
eskerrak dauzkidala
aiudante onak,
orlako ume txikiyak
badituzte lanak,
amarik gabetandik
azi biatenak.

12.
Kontatuko det gure
munduko atzena,
atenziyua badet
orduko itzena;
ni naiz obligatua
arkitzen naizena,
errezatutzen diyot
al deten maizena,
bizi naizela etzait
aztuko izena.

13.
Sekulan ez det artu
ainbesteko penik,
eta ez derizkiyot
artuko dedanik:
barkaziyua eskatu
beregana joanik,
azkeneko partidan
bi musu emanik,
geiago itzegiten
eztaukazu lanik.

14.
Bertsuak jarri ditut
nere borondatez,
portunosua ez naiz
izandu suertez.
Au biyotzeko pena
konsuelo-partez,
esanaz: «Ill biarra
ementxen det nai t'ez!
Nitaz errezatzia
akordatu zaitez!».

15.
Beti pena bat daukat
au gogoratzian,
ateratzen ez dana
nere biyotzian:
nola deitu ninduben
ark eriyotzian,
azkeneko enkargua
auxen eman zian:
errezatu nezala
artaz pensatzian.

16.
Ez izan gezurra dan
errezelorikan:
begitik ezin kendu
negar-malkorikan;
ez daukat fiestik eta
dibersiyorikan,
kasik gabian ez det
egiten lorikan,
iñundikan ez daukat
konsuelorikan.

17.
Barrengo tristurarik
ezin det bialdu,
nere estadu ontaz
zeiñ ez urrikaldu?
Lengo bizi-moduai
nai niyoke eldu,
esperantzarik ez det
oraindikan galdu,
Jainkuak aren falta
ordainduko al du!

18.
Len polliki giñanak
franko aldrebestu,
baten faltan guztiyak
nola geran nastu;
nere biyotzik ezerk
ez lezake poztu,
beti pensamentu bat
eta ezin aztu,
mundu onetan iñork
gustorikan eztu.

19.
Utzi biziyua ta
gaiztorako griña,
guziyak ez daukagu
bizitza berdiña;
batzubek disgustua
ta bestiak miña,
pazientziyan pasa
zagun alegiña,
gustora izateko ez da
mundua egiña.

*Bertsoen iturria: Zapirain anaiak. Auspoa. Antonio Zavala.