Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Katua eta astoa

  • Bertsolaria(k): Unai Agirre Goia, "Pello Errota", Joxe Garmendia
Unai Agirrek Larraitzen (2018-12-21) kantatutako bertso zaharrak. Etxeko katuari Joxe Garmendia bertsolariak jarritako sorta, eta Pello Errotak bere astoari buruz botea. Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Joxe Garmendia. "Katu txiki bati jarriak"
Bertso berri batzuek
nabil jarritzeko,
nik dakitenarekin
ez da arritzeko;
iñork gogorik badu
obek aditzeko,
ikasi ta kantatzen
gero aritzeko.

2.
Azienda bat dago
gure etxean salgai,
aspalditxuan nago
erostunaren zai;
merke emango diyot
baluke iñork nai,
katakume txiki bat,
gustagarriya bai.

3.
Garbi emango ditut
katu orren señak:
txiki-txikitan ditu
eztulak egiñak,
gizentzen saiatzen naiz
nere alegiñak,
bañan persegitzen du
ijarako miñak.

4.
Pensatzen egondu naiz
neregan lenguan,
xaguen batek bera
jango ote duan,
aiñ gauza arlotia
sortu zan munduan,
otzak pasia edo
ez dakit zer duan.

5.
Suaren ondotikan
irteten da bakan,
nonbait bere gustua
izaten du arkan;
begiyak itxututa
egoten da tranpan,
Kristok bestek ez daki
zer malezi dakan.

6.
Iñoiz ateratzen da
zerbaiten eskera,
edo ezurrak biuiñ
dauzkan ikustera;
doi-doia iyotzen da
leioko koskera,
eguzkia sartzian
surtara ostera.

7.
Nik ez daukat orrekin
ze alibiyorik,
ez baldin badu uzten
daukan jeniyorik;
ez diyot ekarri nai
betenariyorik,
zergatikan ez daukan
erremeriyorik.

8.
Ez det besterik biar
erneatutzeko,
koñatak esaten dit
enpleatutzeko;
baita nik kantak jarri
enteratutzeko,
artutzen dubenak ez
entreatutzeko.

9.
Azkar mugi liteke
iñork biar badu,
bes tela udazkenak
akabatuko du;
len goatu nitzan da
orain daukat damu,
utsa zan sikiera
konpradiyan banu.

10.
Begira emateko
ez litzake inportik,
pisatzen da entreduan
ez ibiltziatik;
tantiatua daukat
dala ontzaz betik,
bizirik pisata're
ez da beintzat batik.

11.
Desgrazirikan asko
neretzat izan da,
egiñalak eginda
gizendu ezinda;
plakueneko markan
askoz pasian da,
etxia aurreratzeko
au dek azienda!

12.
Bizkarreko illiak
dabizki gozuak,
baña soildu zaizkiyo
anka ta besuak;
muturreko illiak
erre dizka suak,
oso planta ederra
ez dauka gaxuak.

13.
Orlako aziendik
gutxi gora-bera,
iñork egiten badu
nun dagon galdera,
tratuan oso errez
konponduko gera;
pozik emango diyot
eraman aldera.

14.
"Pelloren astoak". Norbaitek adar joka Pello Errotari...
Begi bat itxua da,
anka bat ausiya,
illundu ezkeroztik
ezin ikusiya,
pausajia ere
ez dauka biziya,
bere modukua da
orren nagusiya.

15.
Pelloren erantzuna
Anega t'erdi arto
dauzka bizkarrian,
ni bezela dijua
pauso azkarrian,
mantentzen errexa da:
jaten du larrian,
orretxek serbitzen nau
bere baldarrian.

*Bertsoen iturria:

-Joxe Garmendia, Katu txiki bati jarriak: "Alza'ko bertsolari zaarrak". Auspoa. 

-Pello Errota, "Pelloren astoak": "Pello Errotaren itzala". Antonio Zavala. Auspoa.