Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Donostiari

  • Bertsolaria(k): Eñaut Agirre, Pello Mari Otaño
Pedro Mari Otañok Gipuzkoako hiriburuari eskainitako bertsoak. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Donostiyako Ziudadia,
Irutxulo-ko uriya;
Etxian zuben perlik onena
Jainkuari ixuriya
zartzen diranen alaitzallia
gazte guztiyen nobiya;
Zeruba zer dan ez dakit, bañan,
zu zera nere gloriya.

2.
Urruti zaude eta zalla da
ni zugana irixtia;
onenbeste nai dizun batentzat
zer bizimodu tristia!
Alaipire bat bakarra daukat:
ametsetan sinistia;
Zu ikusteko noiznai asko det
nere begiyak ixtia.

*Bertsoen iturria: Klasikoen gordailua.