Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Seaska

  • Bertsolaria(k): Unai Agirre Goia, Jose Migel Iztueta "Lazkao Txiki", Eñaut Agirre
  • Doinua: Nere sehaska oraindik ere
Lazkao Txikik bere seaskari bat-batean kantatutako bertsoak (Zestoa, 1980). Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Nere seaska oraindik ere
gordea daukat goguan,
neronek ere zail da esaten
zenbat maitatutzen nuan.
Bere gaiñean ibiltzen niñun
txoritxo baten moduan,
karga aundirik ez nuen eta
aitxa jasotzen ninduan.

2.
Ta seaskari zail da esaten
merezita daukan dana,
bera da nere lendabiziko
neskame orde izana.
Aurra nintzala une goxo ta
amets ederrak emana,
biotz-biotzez maitatzen dedan
nere bigarrengo ama.

3.
Ara ta onuntz astindutzen zan,
otsa jotzen zuen kun-kun,
aingerutxo bat banintz bezela
gordetzen niñuen txukun.
Amak ertzetik kantatzen zuen,
gero seaskak erantzun,
gaur nik dakidan euskera ere
zuk erakutsi zidazun.

*Bertsoen iturria: "Irriz eta malkoz". Auspoa. Jose Migel Iztueta "Lazkao Txiki".