Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Txirritak sardin zaharrari

  • Bertsolaria(k): Manuel Lujanbio "Txirrita"
  • Doinua: Mando baten gainean II
Txirrita oso gaztea zela, sei sardina ekarri omen zituzten etxera. Aitak eta amak bina, eta Txirritak eta anaiak bana izan omen zuten jateko. Orduan kantatakoa omen da hau.
1.
Gure etxean laurentzako
gaur sei sardiña,
bañan ez dute egin
partizio berdiña,
guri bana ta berak
jan digute biña,
zergatikan ez partitu
bana ta erdiña?