Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Nere sentimentua

  • Bertsolaria(k): Unai Agirre Goia, Antonio Urbieta Yarzabal, Eñaut Agirre
  • Doinua: Nere sentimentua
Antonio Urbietak bere anaiari ("Kaskazuri" bertsolariari) Ameriketatik bidali zion gutuna da hau. Gutuna bertsotan jasotzeak eragingo zion zerbait anaiari! Abesten ere, bi anaia: Unai eta Eñaut Agirretarrak (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Nere sentimentua
nai det deklaratu,
Ameriketan nago,
au ezin ukatu;
emen egiñagatik
ondo gobernatu,
orkuaz egiten naiz
asko akordatu.

2.
Onuntz etorri nintzan
utzirikan ama,
anai-arrebak eta
familiya dana,
egitiagatikan
desio nuena;
geroztik triste dabil
ai nere barrena!

3.
Amazazpi urtetan
banuen segira,
neska gazte guziyak
neroni begira;
lurrik ikuitu gabe
gorputzari jira,
orduko arintasunak
asentatu dira.

4.
Gorputz ederra nuen,
dantzari ariña,
bañan ez da izaten
betiko egiña;
emen egiñagatik
orain alegiña,
ez gera libertitzen
orduan adiña!

5.
Orko bizimoduaz
oso aspertuak,
onerako ziraden
gure desiuak;
orain atzera berriz
orrera pausuak,
emen bizi gerade
erdi mudatuak.

6.
Despedira dijua
sei bertso oiekin,
anaia, konformatu
orrenbesterekin;
nere gustua zer dan
nai badezu jakin:
beste orrenbeste jarri,
aio, Jose Joakin.

*Bertsoen iturria: Kaskazuri. Auspoa. Antonio Zavala.