Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Mikela eta Joxepa Iñaxi ahizpek elkarri gutunak bertsotan

  • Bertsolaria(k): Joxepa Iñaxi Elizegi Bengoetxea, Mikela Elizegi "Mikela Zintzarri"
Pello Errota bertsolari ezagunaren alabak ziren Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegitarrak, biak ere bertsolariak. Joxepa Iñaxi Ameriketara joan zen bere neska lagun koadrilarekin, eta Mikelari idazten zizkion gutunak, bera ere joan zedin tentatuz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatua.
1.
Joxepa Iñaxi Elizegi
Nere ahizpa Mikela
nik abixaturik,
ez duela etorri nahi
bidean bakarrik,
ez det nahi eukitzea
etxean negarrik,
hor gelditzen bazera
zeretzat alferrik.

2.
Mikela Elizegi
Ahizpa, bidaltzen dizut
horren errespuesta,
oraindik ni juatea
segurua ezta,
horrenbeste enpeñoz
gelditzea gaitz-ta,
akaso joango naiz
mudakorra naiz-ta.