Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Azpeitiko premiyua - Udarregi eta Pello Errota muturtuta

  • Bertsolaria(k): "Pello Errota", Juan Jose Alkain "Udarregi"
  • Doinua: Betroiarena A
1893an Azpeitian sari bat jarri zuten, oso ezaguna egin zena gerora. Pello Errotak irabazi zuen. Dirudienez, saria bertsolari artean banatzeko hitz eginda zeuden aurrez, baina Udarregik ez zuen xoxik jaso. Haserraldi galanta sortu zen, bertso jarriak ere bai asko, elkarri handiak esanaz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
1.
Udarregi
Alkatiak jarriya
zan kondiziyua,
lagunairi egiteko
partiziyua,
eman biar danian
txarra zoziyua,
bota la kunplitzen da
obligaziyua,
orren aziyua
ai zer leziyua!
dala traiziyua,
konparaziyua:
Judasek izan zuen
ofiziyua.

2.
Pello Errota
Premiyua jarriya
zuen an batentzat,
ori jakiña dago
onenarentzat,
Udarregik desiatzen
zuena beretzat,
baña portunatuba
dago PelIorentzat,
an zeuden juezak
ez oso aldrebesak,
neurtutzeko gauzak
jo naube obetzat,
pena ori daukazula
iduritzen zat.

Azpeitiko premioak liskar handia ekarri zuen, eta elkarri jarritako sorten soka luzea, bertsolari gehiago ere sartuz tartean. 

Sortak jasota daude liburu honetan: Azpeitiko premiyoaren bertsoak (1893-1895) - Auspoa.