Kirol lehiari buruz, bat-batean jarduteko materiala. Bi ariketa molde egin genitzake: lehen puntua eta 3 oin emanda (koplan edo 8ko txikian) eta 2 oinak emanda koplak osatzen.
Bost galderari erantzun beharko diegu, egia ala gezurra den igarriz. Jolastuz, historiako emakume bertsolarien berri ikasiko dugu!
Entzun dezagun zer dion, zer sentitzen duen, gure gelan loreontzian dagoen landareak. Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Zein gune daude gure herrian? Eta zer egotea nahi genuke? Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Emakume zientzialarien asmakuntzei eskainitako sorta. Iturriak: Irunero aldizkaria eta Irunabar ataria.
Kopla ezagun hauetan, ea bereizten ditugun zein den puntua, zein oina eta zein errima.
Bi oinak emanda kopletan ariko gara.
Zer den hankaluzea eta zer hankamotza ikusiko dugu. Ondoren, kopla sortan bi akats horiek antzematera jolastuko dugu, pantailaren aurka!
Geure buruaz ari garela… denok gara ezberdinak eta bakarrak. Bakoitzak gure gorputza daukagu, gure hizketa modua, gure ibilera… Izateko gure modu berezia eta bakarra. Hortaz… zergatik egin barre besteen berezitasunei? Zergatik lotsatu ezberdin egiten gaituenaz?
Fitxak inprimatu eta dominoan jolastuko dugu, errimatzen duten hitzekin. Ea hitzen katea osatzen dugun! Puntuka ala kopletan ere egin genezake, fitxak jarri ahala... Jolastu nahi?
Kopla sorta ezaguna entzungo dugu lehenik, arretaz. Ondoren bi memoria jolas egingo ditugu, pantailaz: ia oroitzen dugun gorputz atal bakoitza zerekin konparatzen den!
Gaia: Amets, artzaina zara. Zure artaldea etxeratzen ari zarela, bidean, Jone ondotik klaxona jotzen hasi zaizu, erotu beharrean.
Lurra zaintzen baserritarrak daki. Baratzetik platerera datorrenean, gure osasuna eta ingurumena zaintzen ari gara. Julenen esku laztuek badute guri zer kontatu.
Lehen puntua emango zaigu eta kopla txikia osatu beharko dugu. Horretarako 3 oin emango zaizkigu aukeran.
"Arimen Gaua" eta beldurraren inguruko bertso sortak, bat-bateko bertsoaldiak eta kontakizunak.
Euskal Herrian aspaldidanik ospatzen da arima hilen gaua... Gaur "Halloween" izenez ezaguna.
Kopla entzun eta ea asmatzen dugun nor den. Adi pertsona izenari, errimatu egiten du-eta koplarekin!
Elkarri galdera-erantzunetan ariko dira, pertsonaia ezkutua zein den igarri arte!
Kopla herrikoietan "Ikusi nuenean…" abestu izan dugu, orain arte. Baina ikusi soilik ez: entzun, usaindu, ukitu eta dastatu ere egin genezake, bost zentzumenen bidez!
Onintza Enbeitak lige kontutan xaxatuko du... Ikus dezagun zer erantzun ematen dituen Eneko Araiztegik!
Lehen aldiz hasi gara eskolan, 6 urteko gelan! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Bertsolariek kubatarrengandik ikasi zuten Seguidilla. Andonik Europako herrialdeetan barna eramango gaitu, Seguidillaren erritmora.
Ahotsak.eus ekimenak sortutako bideo laburra. Adineko elkarrizketatuak, Arimen Gaua nola ospatzen zuten azaltzen.
Kopla txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Galdera luzatuko zaio, aldiro, bertsolari bati eta honek zirtoz erantzun beharko du. Horretarako, erantzunean baliatzeko oina ere emango zaio aurrez.
Hara zer-nolako produktu berritzaile eta xelebreak asmatu dituzten! Zein da bakoitzari dagokion leloa edo eslogana?
Pasadizo eran kontatuta, ikus ditzagun zirto berriak! Geuk ere asmatu genitzake gero gisa honetako esketxak!
Aldiro bertsolari batek jarriko digu puntua, bideoz, 8ko txikian. Ea erantzuten dugun! Laguntzeko, 7 oin emango zaizkigu aukeran.
Bertsolariek saioetan magia nola egiten duten ikusiko dugu lehenik. Ondoren, kopletan aritzeko 2 aukera izango ditugu: lehenik puntua eta oinak emanda eta, ostean, 2 oinak emanda.
Har ditzagun bost margo. Irudian errimatzen duten zatiei kolore bera emango diegu.
Kopla txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Gaia: Rebeca, zuk hirukotean inprobisatzen duzu. Julio zurekin kantatzera animatu izan da. Baina gaur ez da bakarrik etortzera ausartu.
Nafarroako bertsolari txapelketako finala. Julio Sotok bere 6. txapela eskuratu zuen eta Eneko Lazkoz izan zen bigarren.
Dadoa bota eta taulan aurrera egingo dugu. Ea zein bertso froga egokitzen zaigun!
"Bertso sortak" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Bertsoa eta Hip Hoparekin egin dira hamaika esperimentu! Ezagutu ditzagun...
"Beldurra lagun" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Urtaroei jarritako 5 bertso hara, doinu berrietan. Ea asmatzen dugun zein urtaro den bakoitza: udaberria, uda, udazkena, negua. Eta azken bertsoa, guztiak biltzen dituena, zer ote da?
Bertsoak egoera bat azalduko digu. Pare-parera zein esaera zahar datorkion hautatzea da jolasa.
Amorruz erreakzionatzeko moduak. Amorrua modu eraikitzailean baliatzeaz.
Euskal mitologiako 10 pertsonaia aurkeztuko dizkigu kopla sorta honek. Bideoan zeinu hizkuntzan ere jarraitzeko aukera dugu.
Euskaldunak gutxiengoa diren herrietan, euskal hiztunek sentitzen duten "xomorro - berde" sentsazioaz.
Hitz politak edo muxuak bidaltzeko, modu errazena whatsappa zaigu egun. Mendekotasuna ere badugu sare sozialekin... Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun!
Koplak osatuko ditugu, jarritako puntuari erantzunez, beste puntu batekin. Erabili beharreko oina ere emango zaigu. "Lehen puntua emanda" karta jolasen bidez ere egin genezake.
Aldiro bertso bat entzungo dugu, egoera bat deskribatuko diguna. Egoera horri zein esaera zahar datorkion parera hautatu beharko dugu. Guztira zortzi bertso, zortzi esaera zahar, zortzi doinu eskaintzen ditu pantaila jolas honek.
Kirol lehiari buruz bertso sorta hau jarri zuen Iñaki Artolak, bere bertso eskolako ikasleekin abesteko. Musikatuta ekarri dugu Bertsoikasgelara. Entzun eta... izango dugu gero zer hitz egina! Nola bizi dugu guk lehia?
Kopletan hankaluzeak eta hankamotzak zuzentzen ariko gara.
Puntuari erantzungo diogu, kopla doinuan. Gure puntua sortzeko, aldiro 3 oin emango zaizkigu aukeran.
Leihotik begira gaude pareko etxeari. Bizilagun bakoitza zertan ari den ikus dezakegu. Asmakizunetan ariko gara, koplak osatuz: oin bikotea hartu eta, kopla batean, bizilagun baten berri emango dugu. Ea gelakideek igartzen duten nor den!
Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Gure Zirkuan ateratako argazki bakoitzari kopla bat jarriz, sorta osatu du Uxue Alberdi bertsolariak. Guk ere jolas bera egingo dugu! Behar badugu, argazki bakoitzarentzat oinak emango zaizkigu.
Bi bertsotan asmakizun bat kontatuko zaigu. Pistak entzuten joango gara, ea bi bertsoak amaitzerako igertzen dugun zer den!
"Baldarrak" kopla sorta entzun ahala, oina zein den igarri beharko dugu.
Erorketa inozoei koplak jarriko dizkiegu, umorez. Horretarako, lehenik, pare-parera datozen oin bikoteak osatuko ditugu.
Abila da Maddalen Arzallus kantu ezagunak hartu eta hitzak aldatzen. Shakira ere jarri du "aringa-aringa", "waka waka" Korrikako imno bihurtuta...
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.
Bere buruari koplak jartzeko eskatu diogu Amets Arzallusi. Goza dezagun puntutik puntura osatu duen sokaz!
Aldiro kopla bat entzungo dugu, egoera bat deskribatuko diguna. Egoera horri zein esamolde dagokion parera hautatu beharko dugu. Pantaila jolas honetan guztira 10 kopla eta 10 esamolde ezagutuko ditugu, 3 kopla doinu ezberdinetan.
Argazki zaharrei begira, iraganera bidaiatuko dugu. Ea asmatzen dugun bakoitza zein bertsolari den!
Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Egin dezagun bat-batean, puntuka! Horretarako laguntza fitxak ditugu hemen.
Puntuari erantzungo diogu. Horretarako, 6 oin ditugu aukeran. Sexismoari buruzko galderek emango digute zer pentsatu eta zertaz hitz egin ere! "Lehen puntua emanda" karta jolasekin ere egin genezake.
Historian emakumeek egin duten ekarpena zientzian, politikan, artean... Emakumeen inbisibilizazioa. Historia isildua. Emakume batzuen ekarpena azaltzen du sortak: Marie Gouze, Nellie Bly, Marie Curie, Frida Kahlo, Rosa Parks.
1993ko Bertsolari Eguna, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen. Oholtzan belaunaldi ezberdinetako bertsolari gizonezko askok abestu zuten. Saio amaieran, 3 bertsolari emakume gazteri eman zitzaien txanda: Iratxe Ibarra bizkaitarra, Maialen Lujanbio gipuzkoarra eta Estitxu Arozena nafarra.
Badator mozorrotzeko garaia! Lehen puntuak emango zaizkigu. Osa ditzagun koplak!
Miragarria da natura, atomo txikienetik unibertso amaitezineraino. Bizidun talde bakoitzaren funtzionamendua ere, bai bitxia!
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
A-tik Z-ra, pistak emango dizkigu pantailak, ea igartzen dugun Inauteriei lotutako zein hitz den. Adi, erantzun zuzenak errimatu egiten du eta!
Gaia: Neork ez zuen espero. Baina lortu egin duzu. // Bat-bateko saioa.
Baserri baten aurrean egindako kopla saioa. Trikitixa eta taldea lagun, bertako doinu berezian.
Bideo honetan ikusgai Euskal Herriko txoko ezberdinetan nola ospatzen den Santa Ageda koplariekin!
Neguko eskea lantzeko ereduak, bideoz. Errondan bat-batean botatako koplak, ereduzko kopla musikatuak eta ohitura zaharretik abiatuta sortutako molde berriak.
Gaia: batak besteari lepotik heldu eta sakelako telefonoarekin, elkarrekin argazki bat ateratzen hasi zarete. Hamar minutuan ez duzue itxurazko argazkirik lortu.
Ispilu bat eman zioten Lazkao Txikiri, bakarka aritzeko. Zer esango ote dio bere buruari?
Gabon garaia bazkari eta afari ederrak egiteko unea izaten da. Ia zer plater prestatzen dizkiguten, "Master Chef" lehiaketan, bi sukaldari bikoteek: Alberdi-Lujanbio batetik, Arzallus-Elortza bestetik. Habaneran puntuka, plater bakoitza nola prestatzen den azaldu beharko digute, zehatz. Azken epaia Egaña eta Lizaso epaileen esku egongo da...
Hara zer algara egin zituzten bertsolariek, jolas honetan. Bi taldetan jarriko dira. Lehenik, bikote batek Habaneran puntuka egingo du, gai bati buruz ahalik eta hitz gehien esaten. Ondoren, taldeko hirugarrenak, saiatu behar du Habanera errepikatzen, gogoratzen dituen hitz gehien ekarriz. Jolastuko al dugu geuk ere?
Hara ze dezima umoretsuak kantatu zituzten Kubako repentistek, EITB-ko Azpimarra saioan.
"Neguko Eskea". Pantailan, eskeko koplak sortzeko azken puntua eta oinak emanda. Sekuentzia didaktikoa, PDFan, ereduekin eta ikasleek ikasleek bertan idazteko.
Eguberri, Urte Zahar, Santa Ageda bezperako Eskean kantatzeko koplak. Bi puntukoak.
Zoologikoan kaiolan dagoen animalia baten larrutik. Gizakiak animaliekiko duen jarreraz.
Koplak entzun eta ea asmatzen dugun bakoitza zein animalia den! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Gurasoak asteburu pasa joan dira eta anaia eta biok gaude etxean bakarrik... Lagunekin aze festa egingo duguna! Egoera honi buruz ariko gara kopla txikian, lehen puntua eta oina emanda.