Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Jolasak

Hauek dira aste honetan ikasgelatan egin ditugun jolasak!

Test ariketa
Argazkia
Neurria zainduz - Ikasturte hasiera

Kopla txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Hankaluze eta hankamotz

Zer den hankaluzea eta zer hankamotza ikusiko dugu. Ondoren, kopla sortan bi akats horiek antzematera jolastuko dugu, pantailaren aurka!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Asmakizunak (2/7) - 6 bertsio ezberdin

Sei asmakizun ezberdin, pantailaz jolasteko. Bertsotan pistak emango zaizkigu, guk eskatu ahala, pausoka. Ea bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den!

Test ariketa
Argazkia
Nor da?

Kopla entzun eta ea asmatzen dugun nor den. Adi pertsona izenari, errimatu egiten du-eta koplarekin!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Puntua, oina eta errima -Ama begira zazu

Kopla ezagun hauetan, ea bereizten ditugun zein den puntua, zein oina eta zein errima.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Pasa hitza - Munduko herrialdeak

A-tik Z-ra, galderak botako dizkigu pantailak, munduko zein herrialde den asma dezagun. Ea 5 minutu pasa baino lehen erantzuten ditugun guztiak!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Iraganeko bertsolarien gurutzegrama

Gurutzegrama honetan Euskal Herrian oso ezagun izan diren hamar bertsolariren izenak daude ezkutatuta. Gogora ezazu garai bateko bertsolariak goitizenez edo ezizenez zirela ezagunak. Ea asmatzen dituzun zeintzuk diren!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Pistolero jolasa

Hitz bat emango zaigu eta ea azkar sakatzen dugun berekin errimatzen duen hitza. Adi, tiroak huts egin gabe!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Antzar jolasa

Dadoa bota eta fitxak tableroan barna mugituz, lauki bakoitzean bertsolaritzari buruzko galdera bati erantzun beharko diogu. Pantailaz jolasteko prest?

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Pasa hitza - 10 bertsio ezberdin

Pasa hitza jolasaren 10 bertsio ezberdin ditugu hemen. Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Sarean harrapatuta

Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa amaitzean audioaz lagunduta abestu genitzake.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Tutti frutti!

Puntua entzungo dugu, fruta baten pista emanez. Ia oroitzen dugun fruta hori zein txartelen azpian dagoen... Bitaminaz betetako memoria eta errima jolasa da!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Emotikonoak

Kopla bakoitzean emotikono bat deskribatuko zaigu. Ea dagokion aurpegia klikatzen dugun!

Test ariketa
Argazkia
Errimak ikusten

Irudi bakoitzari errimatzen duen bikotea topatu beharko diogu.

Test ariketa
Argazkia
Nor naiz? Animalion elikadura

Bertso bat entzungo dugu aldiro. Ea asmatzen dugun, elikatzeko moduagatik, zein animalia den.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Bertsolaritzaz gurutzegrama

Bertsolaritzari buruz zenbat ikasi dugun neurtuko dugu oraingoan! Ea gurutzegrama osatzeko gai garen.

Test ariketa
Argazkia
Giza gorputzaren organoak

Gorputzeko organo bakoitza non dagoen eta zer eginkizun dituen ikasteko jolasa. Kopla handian, organo bakoitzaren berri emango zaigu eta irudian zein den topatu beharko dugu.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Pasa hitza -2

Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.

Test ariketa
Argazkia
Neurria zainduz - Herri kirolak

Zortziko txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Erruleta 2

Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Pasa hitza - Bertsolaritzaz

A-tik Z-ra, galderak botako dizkigu pantailak, bertsolaritzaz. Ea erantzunak asmatzen ditugun, 7 minutu pasa baino lehen!

Test ariketa
Argazkia
Puntua, bertso-lerroa eta errima - Ikusi nuenean

"Ikusi nuenean" koplek etengabe errepikatzen dute egitura bera: lehen puntua beti modu batera hasten da ("Ikusi nuenean"), eta bigarren puntua beti molde berean ("iruditu zitzaidan"). Ikasleei puntua, bertso-lerroa eta errima zer den azaltzeko ariketa da hau.

Test ariketa
Argazkia
Neurria zainduz - Gaixo nago

Kopla txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Ez dakit zertaz mozorrotu inauterietan

Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Pasa hitza - Inauteriak

A-tik Z-ra, pistak emango dizkigu pantailak, ea igartzen dugun Inauteriei lotutako zein hitz den. Adi, erantzun zuzenak errimatu egiten du eta!

Test ariketa
Argazkia
Neurria zainduz - Irteera

Kopla handian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.

Test ariketa
Argazkia
Unibertsoa

Bertsoak entzun eta unibertsoari buruzko galderak erantzungo ditugu. Adi, bertsoetan datoz-eta guk behar ditugun erantzunak!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Pasa hitza -3

Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Bertso marrazkia

Kopletan deskribatzen digutena paperean marraztera jolastuko dugu. Amaieran, ea gure artelanak zenbaterainoko antza duen irudi ezkutuarekin!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Errimen sudokua

Errima familiak zer diren ikasi dugunez, ea lortzen dugun buruhauste hau askatzea! Gelaxka bakoitzean errimatzen duen hitz bat, gutxienez, jarri beharko dugu eta taula osatu.

Test ariketa
Argazkia
Bertso jolasa - Marrazki bizidunetako zein pertsonaia da?

Kopla bakoitzean marrazki bizidunetako pertsonaia bat aurkeztuko zaigu. Ea asmatzen dugun nor den!

Test ariketa
Argazkia
Neurria zainduz - Kiroletako supergurasoak

Kopla handian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.

Test ariketa
Argazkia
Sendabelarrak

Naturak ematen dizkigu bizitzeko behar ditugunak eta, gaixotzen garenean, baita sendabideak ere. Sendabelarrak dira horren adibide. Puntu batean azalduko zaigu zer sendatzen laguntzen duen eta guk zein belar den igarri beharko dugu. Adi errimari!

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Lagunak

Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.

Test ariketa
Argazkia
Lelo leloak

Hara zer-nolako produktu berritzaile eta xelebreak asmatu dituzten! Zein da bakoitzari dagokion leloa edo eslogana?

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Grisetik kolorera

Har ditzagun bost margo. Irudian errimatzen duten zatiei kolore bera emango diegu.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Entzun eta... zer da?

Puntuan esango zaigu asmakizuna. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da.

Test ariketa
Argazkia
Zein urtaro da? (3)

Entzun bertsoa eta ea igertzen dugun zein urtaro den!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Erruleta eroa

Hitzaren azken bi bokalak emango zaizkigu oraingoan. Baietz asmatu!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Puntua, oina eta errima - Begiak parrez parrez

Kopla ezagun hauetan, ea bereizten ditugun zein den puntua, zein oina eta zein errima.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Erruleta 4

Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.

Test ariketa
Argazkia
Ikusi nuenean

Kopla sorta ezaguna entzungo dugu lehenik, arretaz. Ondoren bi memoria jolas egingo ditugu, pantailaz: ia oroitzen dugun gorputz atal bakoitza zerekin konparatzen den!

Test ariketa
Argazkia
Bertsolariak umetan

Argazki zaharrei begira, iraganera bidaiatuko dugu. Ea asmatzen dugun bakoitza zein bertsolari den!

Test ariketa
Argazkia
Emozioak ikusten

Emozio bakoitzari, errimatzen duen irudia topatu beharko diogu. Amaitzean, oin bikoteekin kopletan ari gaitezke.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Ikusi makusi! Bertso jolasa

Ikusi makusi, oihaneko argazki honetan, zein animalia den! Baietz etxekoei irabazi... erronka botako al diegu?

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Erruleta 1

Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Baldarrak - oinak asmatzen

"Baldarrak" kopla sorta entzun ahala, oina zein den igarri beharko dugu.

Test ariketa
Argazkia
Egia ala gezurra? Emakume bertsolariak historian

Bost galderari erantzun beharko diegu, egia ala gezurra den igarriz. Jolastuz, historiako emakume bertsolarien berri ikasiko dugu!

Test ariketa
Argazkia
Ikusi nuenean - kopla zaharrekin jolas berriak

"Ikusi nuenean" kopla ezagunak abestuko ditugu, lehenik. Jarri arreta, gero memoria jolasak egingo ditugu-eta!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Erruleta 3

Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Errima familiak - oinak asmatzen (1)

Bertsoen oinak asmatzea izango da gure lana. Horretarako, erreparatu dezagun zein errima familiatakoak diren!

Test ariketa
Argazkia
Errimen margarita

“Maite nau ala ez nau maite?” jolasean bezala, margarita bakoitzari petalo batzuk kendu eta beste batzuk utzi beharko dizkiogu.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Kodea deszifratzen

Jolas gaitezen beste taldearen kodea deszifratzen.

Test ariketa
Argazkia
Puntua bi bertso lerrotara - Egunero sokatiran

Puntua bi bertso-lerrotan idazten ikasteko ariketa. Bertso hauetan, hirugarren puntua guk banatu behar dugu bi bertso-lerrotan. Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu ditzakegu.

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Planeta jaten

Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean audioaren laguntzaz abestu genitzake.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Poto konpon - Arpajolearen astea

Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Ai zapotxin

Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Errepideak nagusi

Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.

Test ariketa
Argazkia
Zer ote da?

Entzun bertsoa eta ea igertzen dugun zer den...

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Hizkuntzen patioa

Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.

Test ariketa
Argazkia
Gaiari lotutako oinak - Amari galdezka

Gaiari lotutako oinak zein diren identifikatzeko ariketa.

Test ariketa
Argazkia
Zaharrak berri! Esaera zahar eta esamoldeak

Oihana Iguaranen bertso sorta entzunaz, 12 esaera zahar eta esamolde ezagutuko ditugu. Ondoren, hauek ikasteko pantaila jolasa egingo dugu.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Errima familiak - oinak asmatzen (2)

Bertsoen oinak asmatzea izango da gure lana. Horretarako, erreparatu dezagun zein errima familiatakoak diren!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Poto konpon - Arratsaldeko planak

Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Poto konpon - Ez naiz aspertuko!

Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Gau Beltza

Oinak falta dituzte bertsoek. Ea puntu bakoitzean egoki datorrena hautatzen dugun!

Test ariketa
Argazkia
Poto ala hitz polisemikoa - Futbola

Bertsoetan poto egin den ala ez (hitz polisemikoa delako) bereizteko jolasa.

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Asmakizuna (4)

Hiru bertsotan pistak emango zaizkigu, pausoka. Ia bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den!

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Asier eta Yago

Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.

Test ariketa
Argazkia
Oinak asmatzen - Aurkitu dituzte

Oinak falta dituzte bertsoek. Ea puntu bakoitzari zein oin dagokion xuxen hautatzen dugun!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Asmakizuna (1) - Andoni Egañari hitza emanda

Andoni Egañari hitza eman zioten 1997ko Txapelketa Nagusian, bertsoa botatzeko. Bi jolas egingo ditugu, pantailaren aurka: hitza asmatzen eta bertsoaren oinak asmatzen.

Test ariketa
Argazkia
Koplak esamoldeekin lotzen

Aldiro kopla bat entzungo dugu, egoera bat deskribatuko diguna. Egoera horri zein esamolde dagokion parera hautatu beharko dugu. Pantaila jolas honetan guztira 10 kopla eta 10 esamolde ezagutuko ditugu, 3 kopla doinu ezberdinetan.

Test ariketa
Argazkia
Bertsoak esaera zaharrekin lotzen

Aldiro bertso bat entzungo dugu, egoera bat deskribatuko diguna. Egoera horri zein esaera zahar datorkion parera hautatu beharko dugu. Guztira zortzi bertso, zortzi esaera zahar, zortzi doinu eskaintzen ditu pantaila jolas honek.

Test ariketa
Argazkia
Bertso domino

Fitxak inprimatu eta dominoan jolastuko dugu, errimatzen duten hitzekin. Ea hitzen katea osatzen dugun! Puntuka ala kopletan ere egin genezake, fitxak jarri ahala... Jolastu nahi?

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Zirtoka, elkarri zipoka!

Zirtoak esaldi errimatuak dira; erantzun zorrotzak emateko, hitz joko umoretsuak. Elkarri ZASKA!-k sartzera jolastu nahi?

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Gai bati buruz nork hitz gehiago esan

Hara zer jolasetan jarri zituzten bertsolariak, bikoteka. Barre galantak egin zituzten behintzat... Ikus dezagun bertsolarien lehiaketa eta gero geuk jolastuko dugu!

Erantzun libreko ariketa
Argazkia
Xenpelartarrak eta pandemia - misterio jokua

LH6. mailatik aurrerako ikasleei zuzendutako misterio jokua.