Aste honetan ikasgelan egindakoa berrartzeko aukera duzu hemen. Jarraituko dugu?
Txapelketan parte hartzen ari den bertsolari bat animatu nahi al dugu? Onena opaz koplak botako dizkiogu. Gero bideoz edo audioz grabatuta bidaliko dizkiogu; ikasgelara gonbidatu genezake bestela...
Eskolako festa alaitzeko, kopla sorta bat prestatuko al dugu?Jar gaitezen binaka ala taldetxotan eta... ekin!
Koplan puntuari erantzungo diogu. Horretarako oina geuk ekarri beharko dugu.
Lehen puntua emango zaigu eta kopla txikia osatu beharko dugu. Horretarako 3 oin emango zaizkigu aukeran.
Koplak osatuko ditugu, jarritako puntuari erantzunez, beste puntu batekin. Erabili beharreko oina ere emango zaigu. "Lehen puntua emanda" karta jolasen bidez ere egin genezake.
Koplak jarriko ditugu, nork gure berri emanez. Laguntza gisa, hara hemen ereduzko koplak. Entzun ditzagun audioaz! Bizkarrezur hori gure mamiz beteko dugu gero: gure ezaugarriak aipatuz moldatuko ditugu koplak.
Leihotik begira gaude pareko etxeari. Bizilagun bakoitza zertan ari den ikus dezakegu. Asmakizunetan ariko gara, koplak osatuz: oin bikotea hartu eta, kopla batean, bizilagun baten berri emango dugu. Ea gelakideek igartzen duten nor den!
Gurasoak asteburu pasa joan dira eta anaia eta biok gaude etxean bakarrik... Lagunekin aze festa egingo duguna! Egoera honi buruz ariko gara kopla txikian, lehen puntua eta oina emanda.
Pasadizo eran kontatuta, ikus ditzagun zirto berriak! Geuk ere asmatu genitzake gero gisa honetako esketxak!
Astelehenetik igandera, zein den gure betiko leloa azalduko dugu, zirtoka.
Gure Zirkuan ateratako argazki bakoitzari kopla bat jarriz, sorta osatu du Uxue Alberdi bertsolariak. Guk ere jolas bera egingo dugu! Behar badugu, argazki bakoitzarentzat oinak emango zaizkigu.
Zirkuko pertsonaia bakoitzari kopla bat kantatuko diogu. Horretarako, lehen puntua eta oina emango zaigu. Karta jolasak ere baliatu genitzake!
Hamaika bitxikeria gertatzen dira oporretan. Ikus ditzagun horietako batzuk, bertsolariak bat-batean entzunez!
Oinarrizko kontzeptuak: Zer da puntua? Zer da hankaluzea eta zer hankamotza?
Zaska! Erantzun lotsagabeak sortzen segituko dugu. Puntuari erantzungo diogu, kopletan, oina emanda.
Udako oporrak bukatu eta berriz ere eskolara... Gustura al gaude ikasturte berriaz? Eskolako ohiko egoerek emango digute hamaika gai kantu eta kontuetarako!
Hitz egin dezagun nork gure buruaz: gure zaletasun, bertute eta ajeez! Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean.
Puntua zer den ulertzeko, zer hoberik puntukako saioak ikusi eta puntu erantzunekin gozatzea baino!
Lehenik zer roletan ari nahi dugun erabakiko dugu: bertsolari ala gai-jartzaile. Bertsolariek binaka jarrita kopla sortuko dute; horretarako bi oinak emango zaizkie. Gai-jartzaileek, berriz, bertsolarientzat aldiro gaia asmatuko dute; noski, oin bikoteari ondo doakion gaia izan dadin zainduz.
Egin dezagun bat-batean, puntuka! Horretarako laguntza fitxak ditugu hemen.
Bi-hiru puntu josteko prest? Has gaitezen kopletan! Horretarako laguntza fitxak ditugu hemen.
Oin bikoteekin kopletan egingo dugu maitasunari buruz. Goza dezagun gure lore festan!
Mugikorrak eta sare sozialei buruzko bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak.
Oin bikoteekin koplak sortzen ariko gara. Batzuetan, oinak esaldian egoki sartzen laguntzeko, esaldiak erdi eginda ere emango zaizkigu.
Koplaz kopla, munduari bira emango diogu! Lehen puntuan leku bat azalduko zaigu, eta guk bigarren puntua osatu beharko dugu, oina hartuta. *Karta jolasekin ere egin dezakegu.
Ezagunak dira Tolosako Inauteriak. Ikus dezagun iruditan eta bertsotan, zer festa izaten den bertan!
Elurrari buruz bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Zentzumenei koplak jarriko dizkiegu. Lehen puntua emango zaigu eta, konparazioa sor dezagun, 3 oin emango zaizkigu aukeran.
"Zirti-zarta zirtoka" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Osa ditzagun esaldi errimatuak, koplak ala bertsoak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran. Pantailatik bat-batean egin genezake ala paperean fitxa betez.
Animalia bakoitzari kopla bat botako diogu. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Gure lana, lehen puntua asmatzea izango da.
Puntuari erantzungo diogu, gure berri jakiteko egingo zaizkigun 4 galderari erantzunez. Baina batean gezurra esango dugu: ea lagunek igartzen duten zein den ziria!
Bakoitzak gure alboko laguna zertan den abila azalduko dugu, kopla batean. Horretarako, nahi ditugun oin bikoteak erabili genitzake.
Ikasle, irakasle eta gurasoek, aste arrunt batean izan ohi dituzten xextrak. Bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak.
"Arimen Gaua" eta beldurraren inguruko bertso sortak, bat-bateko bertsoaldiak eta kontakizunak.
Bat-batean ariko gara, Beldur Gauean ditugun asmoei buruz. Kopla txikiak osatuko ditugu, 3 moldetan: puntu erdika, lehen puntua emanda eta azken puntua emanda.
Bi oinak emanda kopletan ariko gara.
Kopletan hankaluzeak eta hankamotzak zuzentzen ariko gara.
Patxi Gallego komikilariak hasitako lana amaituko dugu, elkarrizketa errimatuak osatuz. Aldiro 3 erantzun emango zaizkigu aukeran: gustukoena hartu eta esaldia berrantolatu egin beharko dugu, oina amaieran jarrita.
"Rap!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Zirtoka erantzungo diogu elkarri, esaldi errimatuekin. Hemen ditugu horretarako jolasak.
Koplan hankaluzea ala hankamotza egin den identifikatzeko jolasak.
Has gaitezen ikasturte amaierako emanaldia prestatzen. Ikusleen aurrean abesteko gogoz? Bertsotan egiteko ariketa eta gaiak hementxe ditugu aukeran... Zein hautatuko duzu zuk?
Azken puntuak eta oinak emango zaizkigu, zortziko txikian aritu gaitezen.
Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Bertsotan egoerak marraztuko dizkigute. Pare-parera zein esamolde datorkion hautatzea da jolasa.
Zenbat plan ezberdin eta bitxikeria gertatzen diren oporretan! Osa ditzagun bertsoak ala koplak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.
Azken puntua eta 2 oinak emango zaizkigu, 3 puntuko koplak osa ditzagun, atzekoz aurrera. Karta jolasen bidez ere egin dezakegu!
Lehen puntua jarriko digute eta 3 oin ditugu eskura. Erantzutea izango da gure erronka: zirtoz, kopletan zein bertsotan. Puntuka ere ari gaitezke!
Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia eta azken puntuak emango zaizkigu.
Badator mozorrotzeko garaia! Lehen puntuak emango zaizkigu. Osa ditzagun koplak!
Uharte galduan bizi den naufragoari botila bidez iristen zaizkio mezuak. Guk, berriz, beste sei bidetatik jaso berri ditugu mezu laburrak. Gure erantzunak moztu egin dira, ordea… Puntu erdia osatzea baino ez zaigu falta!
Kopletan ariko gara, "Badabadum" doinuan. Lehen puntua eta 3 oin ditugu eskura.
Kutsadura gaiaz ariko gara kantuan, 4 oinak emanda. Aukera dugu 3 puntuko koplan ala 8ko txikian aritzeko.
Zer jan, huraxe omen gara! Zaintzen al dugu elikadura? Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Puntuari erantzungo diogu, kopla doinuan. Gure puntua sortzeko, aldiro 3 oin emango zaizkigu aukeran.
Ofizioka ariko gara. Gaia entzungo dugu eta, lehenik, teman ala elkarrizketan ariko garen erabakiko dugu. Ondoren, hautuari dagokion karta multzoa hartuko dugu. Azken puntuak eta oinak emango zaizkigu, neurri txikian.
Ordenagailuak, bideo-jokoak, mugikorrak, sare sozialak... Pantailak izango dira gure gaia eta bi oinak emango zaizkigu. Galdera-erantzunetan ari gaitezke, irakasleak jarritako puntuari erantzunez. Bestela, bi oinekin kopla osa genezake.
Denok dugu atzean zuloa! Egin dezagun barre geure buruaz eta gure gizarteko pertsonaia estereotipatuez. Ezagutu dezagun "Munduko hiritarra", Donostian ito egiten dena...
Denok dugu bizitzan, hurbil edo urrun, zaintzen gaituen jendea. Eskerrik asko esatea merezi dutenak. Maite dugun norbait hautatu eta bertsoa egingo diogu. Bertsoa sortzeko, atzekoz aurrerako teknikaz ariko gara. Horretarako, hemen ditugu aukeran azken puntuak eta oinak. Behin bertsoa eginda, nola helaraziko diogu maite dugun horri? Ausartuko al gara berari abestera?
Bagatoz Gabonetatik bueltan! Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka! Nahi ditugun oinak baliatu ditzakegu.
Argia astekariak ateratako bi infografia ditugu PDF bakarrean: Txapelketa Nagusien historia jasotzen duena eta 2022ko edizioko partaideen berri dakarrena.
Jolas dezagun asmakizunetan! Emozio, sentipen edo gorputz aldarte bat deskribatu beharko du gutako bakoitzak; horretarako, nahi badugu, proposatzen zaizkigun bukaerak eta oinak erabili genitzake. Ea asmatzen duten lagunek zer den…
Kopletan ariko gara, janari plateren inguruan. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Osa dezagun lehen puntua!
Emanaldiaren aurrean zer jarrera hartuko dugu? Landu dezagun zer bide egingo dugun.
Komiki honetan ere zirtoak osatzea falta da. Baina, oraingoan, geuk sortuko dugu erantzun errimatua! Laguntza gisa, 2 oin aukeran emango zaizkigu: gogoratu esaldiaren amaieran jarri behar dugula oina, errimatzeko.
Bertsolariek bezala egingo dugu. Gaia entzun, bukaera pentsatu, oinak hautatu eta... hasi!
Puntu batean asmakizuna esango zaigu: ea igartzen dugun, herrialde bakoitzean asmatu zen zerako zera berezi hori, zer den. Adi, erantzun zuzenak errimatu egiten du-eta!
Oinarrizko kontzeptuak: zer da errimatzea? Oina non jarri? Zer da poto egitea eta zer dira hitz polisemikoak?
Sabina Elizegiren zirtoak ikusgai, bideoan eta komikian.
Oinarrizko kontzeptuak: koplak bi oin ditu, nahieran ordenatu daitezke.
Hitzetik Hortzera saioak Aitor Mendiluze eta Aitor Servier bertsolariei egindako 10 minutuko elkarrizketa.
Pozik gaude, txakurra ekarri dugu-eta etxera! Koplak jarriko dizkiogu, puntu erdika, neurri txikian.
Askotan gelditzen al gara eskolako jantokian bazkaltzen? Osa ditzagun koplak, bat-batean!
"Asmakizunak" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Asmakizunak (1)" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Ipuina 6 bertsotan kontatuko dugu. Horretarako, azken puntua eta 3 oinak emango zaizkigu.
1967, Donostia. Uztapiderekin buruz-burukora pasa zen Xalbador. Publikoa txistuka hasi zen, minutu luzez. Xalbadorrek, bertso batekin, txistuka zituenak txaloka jarri zituen, zutik.
Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Jendaurreko egoeran jarri aurretik, entzule eta bertsolari roletik zer zainduko dugun, kontutan izateko indikadoreak. Eta behin emanaldia amaitzean, autoebaluazioa egiteko errubrika.
Zozoak beleari... kopla bi! Ikasmaterialeko "Gure buruari" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Esaldietan jarri edo kentzeko, silaba bat, bi eta hiruko hitzak; atzizkiak; sinonimoak eta antzekoak.