Plazetan entzundako bertsoaldien hautaketa.
Elkarri galdera-erantzunetan ariko dira, pertsonaia ezkutua zein den igarri arte!
Bertsolariak zein den pertsonaia ezkutua asmatu beharko du, kantukideei galderak eginez. Algara ederrak egin zituen publikoak...
Onintza Enbeitak lige kontutan xaxatuko du... Ikus dezagun zer erantzun ematen dituen Eneko Araiztegik!
Galdera luzatuko zaio, aldiro, bertsolari bati eta honek zirtoz erantzun beharko du. Horretarako, erantzunean baliatzeko oina ere emango zaio aurrez.
Gaia: 4 urteko haurrak zarete. Eskola hasi baino ez da egin eta zorri izurritea dago gelan. Irakasleak gurasoak deitu ditu bilerara. Bilera gelatik ohiuak entzuten dira, eta zuek bitartean pasiloan zaudete, buruan hazka eta hazka.
Oierrek gaur du eskolako lehen eguna. Elkarri eskutik helduta doaz bidean.
Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.
Hara zer algara egin zituzten bertsolariek, jolas honetan. Bi taldetan jarriko dira. Lehenik, bikote batek Habaneran puntuka egingo du, gai bati buruz ahalik eta hitz gehien esaten. Ondoren, taldeko hirugarrenak, saiatu behar du Habanera errepikatzen, gogoratzen dituen hitz gehien ekarriz. Jolastuko al dugu geuk ere?
Gaztetatik egon zara kuadrilla berean. Oso gustura egon zara beti baina, azken aldian, sentitzen duzu eman behar ez dituzun azalpenak eskatzen dizkizutela.
Nerabea da Xabat. Bere zaletasunengatik "frikia" dela esan izan diote ikaskideek. Gero eta gutxiago inporta zaio besteek diotena.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023 finala. Zortziko txikian.
Nafarroako bertsolari txapelketako finala. Julio Sotok bere 6. txapela eskuratu zuen eta Eneko Lazkoz izan zen bigarren.
Gaia: Bikote hasiberria zarete. Jatetxe batera joan zarete, erdi ezkutuan, inork ikusi ez zaitzaten. Ezaguna besterik ez dago.
Hara ze dezima umoretsuak kantatu zituzten Kubako repentistek, EITB-ko Azpimarra saioan.
Ispilu bat eman zioten Lazkao Txikiri, bakarka aritzeko. Zer esango ote dio bere buruari?
Andoni gastronomiako kritikaria da. Sebastianen jatetxera sartu, bazter guztiak miatu eta galdezka hasiko zaio Sebastiani, zorrotz... Ez dago ixilik egoteko txefa! Ikusi nuanean doinuan, galdera erantzunetan egindako saio ederra.
Txapelketa Nagusia 2017 Gaia: ezkutatu egin zara, ikusi ez zaitzaten.
Maialen Lujanbiok ohorezko sakea egin zuen Anoetan, Erreala eta Bartzelonaren arteko partiduan.
Paris-Dakar motor lasterketan abiatu da Goierriko kuadrila...
Ametsek eta Maialenek, gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu dute elkar. Hitz egiten hasteko ordua da... 2022ko Txapelketa Nagusiko finalean, buruz burukoan egindako saioa.
Aitor Mendiluzek 2022ko Txapelketa Nagusiko finalean, agurreko bertsoan, Maialen eta Amets zoriondu zituen lehenik, txapela eta bigarren postua eskuratzeagatik. Ondoren ama ekarri zuen gogora. Ikustagun zergatik...
Maialeni buruzko pelikula autobiografiko bat egin behar dute. Amets da Maialenen rola jokatuko duen aktorea. Txapelketa Nagusia 2022, buruz burukoa.
Bikotea dira Aitor eta Maddalen. Pilota partidua ikustera joan dira eta, partidua hasi aurretik, Maddalen kantxaren erdira irten da, Aitorri berekin ezkontzeko eskatzera, denen aurrean.
Beñat tatuatzailea da eta Sustrai bezeroa. Sustraiek eskatu dio azalean tatuatua duen izena ezabatzeko eta beste izen bat idazteko. Hirugarren aldia da gauza bera egiten duena!
2022ko Txapelketa Nagusian, ganbarako lanean, gai hau jarri zioten Ametsi: "Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu".
Bikotea dira Xabat Galletebeitia eta Etxahun Lekue. Gabon gaua da eta familiako afarian daude. Etxahunek gorroto ditu halako ospakizunak; Xabatek, aldiz, ondo baino hobeto pasatzen du beti. Etxahunek denbora darama Xabati keinuka, joan egin nahi duela adierazten. Xabatek ez du seinale bat bera ere jasotzen...
Unai Mendizabal NASAko arduraduna da, eta beste bertsolariak prest daude espazio ontzira igotzeko. Zer lanetan jarriko ote du bakoitza?
"Halloween" ospatzen ari da Maialen, mozorrotuta, goxoki eske herrian barrena. Andoni aitonaren atea jo du eta diskurtsoa ematen hasi zaio, Gau Beltzaren euskal tradizioaz.
Gaia: zu, Nahikari, goxoki denda bateko langilea zara. Nerea bezeroak denbora luzea darama bueltaka. Laguntza eskaintzera joan zarenean, ahoa beteta daukala harrapatu duzu.
Gaia: Astebete pantailarik gabe egoteko hautua egin zenuen atzo. Urduri nabari duzu zure burua.
Gaia: Hondartza denboraldia hasi da eta konturatu zara zure lagun batek ez duela bainujantzian egon nahi jendaurrean.
2022ko Euskal Herriko Eskolarteko finala. Puntua: Eguraldi honekin onena itzala.
2022ko Euskal Herriko Eskolarteko finala. Puntua: Zein da planik onena asteburuetan?
Oholtzara irten diren ikasleak binaka jarri dira eta 2 oinak eman dizkiete. Entzun ditzagun kopletan bat-batean!
Zapatua heldu da eta Arianek eta Garazik zinemara joan nahi dute. Oierrek eta Norak, aldiz, nahiago dute kalean ibili.
Oporretako lehen eguna da. Izarrek eta Enarak oporretarako bidali dizkieten etxeko lan guztiak lehen egunean egin nahi dituzte, gero libre libre ibiltzeko. Aissak eta Nahiak, aldiz, nahiago dute uda hasiera gozatu eta lanak aurreragorako utzi.
Oholtzara irten diren ikasleek puntua jarriko diete bertsolariei eta hauek erantzun egingo dute, kopla osatuz. Zer galdetuko ote diete?
Getariko fenomeno batek puntua jarriko dio bakoitzari, zaurian azkura eginez... Isilik ez du utziko inor.
Joaldunak dira Amets eta Maddalen. Amets hasiberria da eta Maddalenek esan dio bere lehen ateraldia Korrikako kilometroan izango dela.
Munduko herrialdeak eta lekuak asmatzen jolastuko dute Uxuek eta Beñatek. Gai-jartzaileak puntua jarriko die, pista emanez, eta bertsolariek puntua erantzun beharko dute. Erantzun zuzenak errimatu egiten du! Ea guk ere asmatzen dugun zein leku diren...
Loti Ederra izango da Fredi Paia. Ehun urte daramatza zurrungan! Bertsolariek bertso bana kantatuko diote, ea esnatzen den...
Ez gaude ohituta besteei gauza onak esatera. Ariketa horixe jarri diete bi bertsolariei: besteari piropoak esatea, bestea lotsagorritu arte.
2008ko abuztuan Donostiako jaietan Xabi Payak botatako segidilla; hasierako zatia falta arren, ikuskizun ederra da. Bideoa Gotzon Aranburuk grabatu zuen.
Gaia: zuk Maialen, urte asko daramazu bakarrik bizitzen. Egoera horretaz aspertuta maskota bat erostea pentsatu duzu eta animalia denda batera joan zara. Han topatu dituzu atzeko bost hauek, aukeran. Zein uste duzu ondoen egokituko dela zure etxera?
Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu.
Eguberrietako bazkarian elkartu dira senideak mahaian. Julio ez da isiltzen (segidillan ikusiko dugu!). Unaik oso tarteka hartzen du hitza, baina bere kopla zorrotzek moztuko dute Julioren jarioa...
Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik. Umore ederra jarri zuten bertsolariek... Jolastuko al dugu gero guk ere?
Nondik etorri ote da Ametsek etxean hartu duen pertsona hori? Nor ote da?
Gaia: Aitor, zure ametsa izan da beti magoa izatea. Baina mago on bat izateko asko entseatu behar da, eta Maialeni eskatu diozu laguntza. Hasi zarete: Maialen kaxoian sartu, mahaian etzan eta zerrarekin...
Gaia: DBHko ikaslea zara. Ikasturte hasieratik zure gelako lagun bati goizero-goizero burlaka ekiten diote. Gaur ere begira zaude, isilik.
Gaia: Rebeca, zuk hirukotean inprobisatzen duzu. Julio zurekin kantatzera animatu izan da. Baina gaur ez da bakarrik etortzera ausartu.
Gai ireki honen aurrean, Julio aitona baten larruan sartu zen, heriotzari begira jarriko dena.
Lagun batekin haserretu eta barkamena eskatzea asko kostatzen zaio Nereari... Eta guk zer egiten dugu halakotan?
Ikus ditzagun ofizioka, bi gaztetxo hauek. Ama-semeak dira; afaritan daudela, semeak ez du bere mugikorretik begirada jasotzen... Sutan dago ama!
Kopla doinuan, batek galdetu eta besteak erantzun ariko dira Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal.
Iñaki Artola, Jokin Altuna eta Maider Mendizabal pilotariek jarritako puntuei erantzuten.
Ea puntua entzun, eta bertsolariek abestu aurretik asmatzen dugun guk!
Berako Labiaga ikastolako ikasleek egindako bertso antzerkia, 2018/2019 ikasturte amaieran.
Ikasturte amaierako jaialdian, oinak emango zaizkie ikasleei eta bat-batean abestuko dute.
Seiko motzean egindako saio umoretsua, hara! Urruneko planeta bateko biztanleak dira Agin eta Beñat. Euren planeta suntsitzear dela-eta, bizitzeko toki baten bila Lurrera iritsi dira. Agini planeta egokia iruditzen zaio euren espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur...
Naturako sendabideak erabiltzen ziren lehen. Orain lurra dago gaixorik, eta industria farmazeutikoen mende dago zientzia.
Nafarroako txapelduna da Julio. Ekhiñe eta Bittori bertsolari gazteak, galdezka joan zaizkio, bertsotarako bere trukuak jakin nahian.
Jon haurrak, udan moilan trago txarrak hartu ditu eta ama, Nerea, izututa izan du alboan. Horregatik igerilekuko ikastarora ekarri du, Angoni begiralearengana.
Gaia: Eskola mailako futbol entrenatzailea zara. Negarrez ari den zortzi urteko umetxo bati botak eranzten laguntzen ari zara.
Txapelketa Nagusia 2017. Gaia: Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara.
Gaia: Hiru poeta afizionatu maitemindu dira. Amets, poeta erromantikoa. Unai, poeta makarra. Eta Oihana, poeta iraultzailea. Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...".
Palaz jokatzera etorri dira lau lagun. Frontoia zeharo okertuta dagoela iruditzen zaie... Zuzen jotzen ba ote dakite eurek?
Xabat Illarregiri "motxila" hitza eman zioten gaitzat. Bizitzan nork bere motxilak eta bere bideak ditu...
Musukoa jantzita eramateak, gure egunerokoan, zein alde txar eta zein alde on ditu? Entzun ditzagun bertsolariak... Geuk ere antzekorik sentitu al dugu?
Gazteleraz esan ohi ditugun esamoldeak, espresioak botako dizkie Uxue Alberdik, puntu batean. Eta euskaraz nola esango luketen erantzun beharko dute Miren Artetxek eta Andoni Egañak, beste puntu batekin. Goza dezagun umoreaz eta Miren eta Andoniren erreflexu azkarrekin!
Elurretara eskiatzera joan nahi dute biek, baina txanponik ez. Beñatek gurasoei eskatu nahi die dirua; Oihanak ez.
Gaia: Etorkina zara. Aspaldi euskaraz ikasi zenuen arren, denak zuzentzen zaizkizu erdaraz.
COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan!
Herritarrak festetan euskara erabiltzera animatzeko, Euskaralditik pankartak jarri nahi dituzte kalean, esaldi batzuekin. Bertsolariei esaldiak, leloak asmatzeko lana jarri diete. Ariketa polita da! Eta guk, zer jarriko genuke?
Jatetxera satu dira goseak amorratzen; kartan zopa ez, beste guztia eskatu dute. Ari dira platerak jan eta jan, baina bete-bete eginda daude. Tupperra eskatu edo ez, dudatan daude elkarri begira.
Gaia: Maialen amona eta Unai biloba. Amona alargundu zenetik ez da geratu: lehendabizi gimnasioan hasi zen, gero piragua probatu zuen... Azkenean, bere 85. urteurrenean Unai bilobari eskatu dio ea paratxutean salto egitera lagunduko dion: ilusio handia egingo liokeela biek batera salto egiteak.
Puntuka galdera-erantzunak eginez, pertsonaia ezkutua nor den igarri beharko du Irati Majuelok. Jokin Altuna pilotaria da... Ea pista onak emanez laguntzen dion Ander Perezek. Jolastuko al dugu guk ere?
Bertsolari batek pistak eman eta ea besteak hitz ezkutua asmatzen duen... Jolas dezagun guk ere!
Ikus ditzagun bertsolariak jolasean, kopletan. Bertsolari bat polizia izango da eta bestea hiltzailea; igarriko ote dute nor den hiltzailea?
Gaia: zuek biok larrialdietako medikuak zarete. Azken aldian kezkaz ikusten ari zarete, futbol partida dagoen aldiro, jendez gainezka egoten dela ospitaleko larrialdi zerbitzua.
Gaia: zu Mikel ikaslea zara. Gaur klasean mugikorra joka hasi zaizu eta Xabi irakasleak astebeterako kendu dizu mugikorra.
Futbolaz galdera bitxiak horra... Ea asmatzen ditugun erantzunak!
Hara hemen zortziko txikian saio umoretsu bat! Aita-alabak dira Agin eta Nerea. Euren etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, gaur alaba etorri zaio aitari esanaz boxeoan hasi nahi duela.
Publiko artean dagoen pertsonaia ezkutua nor den asmatu beharko dute Igorrek eta Oihanak. Etxahunek pistak emango dizkie. Guk ere jolastuko al dugu gero?
Gaia: Kirolari profesionalak zarete eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen dituzue. Zu, Maialen, edozer iragartzeko prest zaude. Unai, ordea, ez.
Gaia: bi lagun, bi neska gazte zarete. Festa lekutik etxera zoaztela, atzetik itzal bat somatzen da. Pausoak entzuten dira. Zuek zenbat eta bizkorrago, itzala gertuago, pausoak ere bai.
Gaia: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin, haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko.
Irudi bat erakutsiko diete, ezkutuan, bertsolariei. Bertsolariek deskribatzen dutena, marraztu egin beharko dute komikilariek.
Manu Goioganak txakurra ekarri du etxera, Miren Artetxe. Baina ez dira elkarrekin moldatzen, eta espezialistarengana joan dira, Jokin Bergararengana. Zakurra hizketan entzun duzue inoiz?
Gure etxe askotan ez dira ohikoak izaten besarkadak, muxuak eta "maite zaitut" bezalako esaldiak. Ikus dezagun saio umoretsu honetan, familia honetako kideek nola erreakzionatzen duten "maite zaitut" esateko terapian!
Bertsolari bakoitzak, oporretara joateko bere txokorik kuttunena zein den eta lekurik gorrotagarriena zein iruditu zaion azalduko digu.
Orioko familia arraunzale itsu batek, oporrak pasatzen ditu Oriok irabazitako estropaden bideoak ikusten, behin eta berriz. Familia horrek bazkaritara gonbidatu ditu Egaña (zarauztarra) eta Maia (zumaiarra).
2009ko Txapelketako Finalean, buruz-burukoan, hitz hauxe jarri zieten Lujanbiori eta Arzallusi, 9 puntukoan bertsoa osatzeko: sua.