Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Jarraitu Eskolarteko Txapelketa!

2019-04-15


Herrialde guztietan idatzizko sariketak ari dira izaten, eta bat-batean 15-18 urteko gazteak dabiltza txapelaren bila. Euskal Herriko finala Saran izango da, ekainaren 8an. Eskolartekoari jarraipena egiteko, sartu hemen!

Gazteek bertsotan egiteko plaza

Bertsotan aritzeko lekua eskaintzen zaie Eskolartekoaren bidez gazteei: etorkizuneko bertsolariak eta bertsozaleak trebatzeko plaza da. Harreman sarea egiteko ere topagune ederra!

Bat-bateko txapelketan 15-18 urteko gazteek hartzen dute parte, eta Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen duten ekimena da.

Idatzizko sariketak ere antolatzen dira ikastetxeentzat.

Xabat Illarregik, Nafarroako Eskolarteko aurtengo txapeldunak, bere agurrean ederki azaldu zer den Eskolartekoa!

 

 

Eskolartekoaren egutegia 2019

Gazteak bat-batean entzuteko aukera zabala dugu. Animatuko gara saioren batera? Idatzizko sariketan ere har genezake parte!

 

GIPUZKOA

Bat-bateko kanporaketak, bertso afaritan egin dira

Otsailak 15, Ibarra.

Martxoak 1, Zestoa.

Martxoak 15, Orio.

Martxoak 22, Oñati.

Finala apirilaren 5ean jokatu zen, Lasturren (Itziar). Bertso-eskoletako gazteekin asteburu pasa eginez, apirilaren 5etik 7ra.

Bertsolari finalistak: Aitor Tatiegi Loidi, Uxue Alkorta Iturbe, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Haizea Arana Cardenal, Imanol Albizu Gurrutxaga, Oihana Arana Cardenal, Igauri Lopetegi Amostegi eta Maddi Aiestaran Iparragirre.

*Txapeldun: Aitor Tatiegi. Txapeldunorde: Aner Peritz "Euzkitze".

Finaleko saioaren berri eta bertsoaldi hautatuak, hemen.


 

NAFARROA

Bat-bateko txapelketa apirilak 5ean ospatu zen, Arantzan.

Bertsolariak:

Amaia Lasheras (Barañain), Ane Telletxea (Lesaka), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Ekain Alegre (Altsasu), Ekhiñe Zapiain (Bera), Enma Murillo (Barañain), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Idurre Villanueva (Barañain), Iratxe Muxika (Lesaka), Lide Arrieta (Iruñea), Olatz Bados (Altsasu), Uxue Mesa (Lesaka), Xabat Illarregi (Leitza) eta Zuhara Zaratiegi (Barañain).

*Txapeldun: Xabat Illarregi. Txapeldunorde: Ekhine Zapiain. 

Finaleko saioaren berri eta bertsoaldi hautatuak, hemen.

 

 

ARABA

Bat-bateko txapelketa eta "Bertsoa Bizi Gazte" Eguna, maiatzaren 11an ospatu zen, Legution.

Bertsolariak:

Danel Herrarte, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi (Aramaioko bertso-eskolatik), Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua (Gasteizko bertso-eskolatik), eta Beñat Cano (Lautadako bertso-eskolatik).

*Txapeldun: Aroa Arrizubieta. Txapeldunorde: Aitor Ugarte. 

Finaleko saioaren berri eta bertsoaldi hautatuak, hemen.

 

 

LAPURDI, BAXENABARRE ETA ZUBEROA

Bat-bateko txapelketa maiatzaren 18an ospatu zen, Hazparnen.

Bertsolariak:

Asier Arbelaitz, Daia Harlouchet, Ekhi PerrierIrati AlcantarillaJosu Txoperena, Leire Casamajou, Mae Laskarai, Naia Etxeberri, eta Unai Harlouchet . 

*Txapeldun: Naia Etxeberri Larzabal. Txapeldunorde: Irati Alcantarilla Urdanpilleta. 

Finaleko saioaren berri eta bertsoaldi hautatuak, hemen.

 

BIZKAIA

Kanporaketak

Maiatzak 7, Deustu.

Maiatzak 8, Durango.

Maiatzak 13, Lemoa.

Maiatzak 14. Deustu. ​

Finala maiatzaren 25ean jokatu zen, Abadiñon.

Bertsolariak:

Maider Altuna, Bittor Altube, Maite Sarasola, Peru Irastorza, Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Peio Lago, Amaiur Atxa.  

*Txapeldun: Maite Sarasola. Txapeldunorde: Bittor Altube. 

Finaleko saioaren berri eta bertsoaldi hautatuak, hemen.

  

EUSKAL HERRIKO FINALA

Ekainaren 8an, Saran. Herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea izango dira oholtzan.

 

Iazko Euskal Herriko finaletik, ale eder bi

Saran izan zen, iaz ere, Eskolartekoaren Euskal Herriko finala. Oholtzan, herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea entzuteko aukera. Hara hemen saio bikain hartako bi bertsoaldi.

 

Gaia: festara irteteko apain-apain jantzi da Oihana Arana. Aldiz, Aner Peritz, betiko arroparekin dator.

 

 

Gaia: etorkina zara. Aspaldi euskaraz ikasi zenuen arren, denak zuzentzen zaizkizu erdaraz.

 

 

Bertsolariak umetan...

Gaur plazan ezagunak diren bertsolari asko eta asko, umetan eta gaztetxotan, Eskolartekoan aritu ziren.

Ikus dezagun nola egiten zuten bat-batean, txikitan!

 

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelurrutia, Oihane Enbeita.

 

Bertsolariak: Jon Maia, Igor Elortza.