Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Maite Sarasola txapeldun Bizkaiko Eskolartekoan

2019-05-27


Maiatzaren 25ean ospatu da finala, Abadiñon, 200 gaztetik gora elkartu dituen egun osoko festan. Bittor Altubek lortu du bigarren postua eta, Maiterekin batera, EH-ko finalerako txartela.

Eskolartekoak idatzizko eta bat-bateko txapelketak eskaintzen ditu, eta maiatzaren 25ean bi modalidadeetako finalak burutu ziren Abadiñon. 

 

Idatzizko sariketaren finala

Goizean, 10:00etan hasi zuten bertso idatzien finala. 200 gaztetik gora elkartu ziren Abadiñoko probalekuan, bertso jarriak idazteko. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa. Hauexek izan dira aurtengo saridunak:

LH 5

  1. Saria: Naroa Aranburu. Learreta Markina eskola
  2. Saria: Oier Zuazo. Munitibarko eskola
  3. Saria: Malen Ferrero. Ander Deuna ikastola

LH 6

  1. Saria: Maddi Elortza. Kurutziaga ikastola
  2. Saria: Amets Alvarez. Manuela Zubizarreta
  3. Saria: Kelmene Abaitua. Learreta Markina eskola

DBH1

  1. Saria: Anitz Arronategi. Seber Altube
  2. Saria: Prianca Taranco. Karmelo ikastola
  3. Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas ikastola

DBH2

  1. Saria: June Diaz. San Nikolas ikastola
  2. Saria: Ixone Asategi. Durango Jesuitak ikastetxea
  3. Saria:Andrea Bañuelos. Arrigorriaga BHI

DBH3-DBH4-Batxilergoa

  1. Saria: Izaro Mazo. Arratia BHI
  2. Saria: Izaro Bilbao. Larramendi ikastola
  3. Saria: Ismael Aomar. San Fidel ikastola

 

Bat-bateko finala

Aurten 15-18 urteko 38 bertsolari gaztek hartu dute parte Bizkaian, bat-bateko txapelketan. 

Finalera 8 bertsolari iritsi ziren: Maider Altuna, Bittor Altube, Maite Sarasola, Peru Irastorza, Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Peio Lago, Amaiur Atxa. 

Maite Sarasolak jantzi zuen txapela, Juan Mari Areitio bertsolariaren eskutik. Bittor Altube izan da txapeldunorde eta, Maiterekin batera, EH-ko finalerako sailkatzea lortu du. Euskal Herriko finala ekainaren 8an ospatuko da, Saran, herrialde bakoitzeko bina ordezkarirekin.

Goizeko egitaraua amaituta, elkarrekin bazkaldu zuten partaide denek, eta arratsaldean, helduen txanda etorri zen: Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren finala jokatu zen bertan. Tronperrieta taldea irten zen garaile, Ander Sarriugarte, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Gorka Pagonabarraga bertsolariek osatua. 

 

 Goza dezagun finaleko bertsoaldi hautatuekin!

 

Bertsolari bikiak, bata finalera pasa da eta bestea ez...

Maider Altuna eta Pello Lago bikiak izango dira, eta biak bertsolariak. Biek hartu zuten parte Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, eta Pello sailkatu zen finalera. Gaur goizean Pellok esan dio Maiderri urduri dagoela eta ia bere ordez joango den finalean abestera.

 

 

Bikoteak egindako oparia batere gustatu ez!

Maite Sarasola eta Bittor Altube bikoteak dira. Gaur Maiteren urtebetetze eguna da; erositako oparia eman dionean Bittorrek, aurpegian igarri dio ez zaiola batere gustatu.

 

 

Alabak eskatu die bere bila joateko, festatik etxera laguntzeko

Maite Sarasola eta Maider Altuna gurasoak dira. Euren 16 urteko alabak esan die festara irtengo dela lagunekin, eta ia bere bila joan daitezkeen, etxera bakarrik bueltatzeko beldur dela-eta.

 

 

Medikuak euskaraz jakin ez

Medikuarengana joan da Bittor Altube. Harrerako mahaira hurbildu eta, euskaraz hasi denean berbetan Bittor, mesedez gazteleraz egiteko eskatu diote.

 

 

Arauak apurtzeko gogoz esnatu zara

Maite Sarasolak halaxe erantzun zion gaiari.