Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Xabat Illarregi nagusi Nafarroako Eskolartekoan

2019-04-09


Arantzako eskolan jokatu zen apirilaren 5ean, aretoa goraino bete zuten ehundik gora entzuleren aurrean. Bigarren postua Berako Ekhine Zapiainek eskuratu du. Entzuleen saria Etxalarko Etxahun Azkarragarentzat izan da.

 

Nafarroako Eskolarteko Txapelketak bere 33. edizioa ospatu du, oholtzan 15 bertsolari gazterekin:

Amaia Lasheras (Barañain), Ane Telletxea (Lesaka), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Ekain Alegre (Altsasu), Ekhiñe Zapiain (Bera), Enma Murillo (Barañain), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Idurre Villanueva (Barañain), Iratxe Muxika (Lesaka), Lide Arrieta (Iruñea), Olatz Bados (Altsasu), Uxue Mesa (Lesaka), Xabat Illarregi (Leitza) eta Zuhara Zaratiegi (Barañain). 

Xabat Illarregik eskuratu du aurten ere txapela (iaz ere berak lortu baitzuen); Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak jantzi zion garaikurra. Honenbestez, Xabatek eta txapeldunordeak, Ekhine Zapiainek, ordezkatuko dute Nafarroa ekainaren 8an Saran (Lapurdi) egingo den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. 

Beste sari bat ere izan zen Arantzako saioan: entzuleen saria. Bertsolarien jarrera, ahalegina, umorea eta bestelako baloreak eskertzeko sari hau Etxalarko Etxahun Azkarragak jaso zuen.

 

 

Hitza emanda. Ispilua

Hara Uxue Mesak ispiluari esanak... 

 

 

Hitza emanda. Zalantza

Ekhiñe Zapiaini bertsoa osatzeko hitz horixe eman zioten: Zalantza. 

 

 

 

Hitza emanda. Motxila

Xabat Illarregik "motxila" hitza abiapuntu hartuta norantz eramango ote gaitu?

 

 

 

Txapeldunaren agurra

 

 

Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiainen sentsazioak, saio ostean

Entzun dezagun finaleko saio hau nola bizi izan duten txapeldunak eta txapeldunordeak, eta ea zer aldartez dauden EHko finalari begira!