Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Aitor Tatiegi txapeldun Gipuzkoako Eskolartekoan

2019-04-09


Apirilaren 5ean, Lasturren jokatu zen finala, afalondoko giro beroan, 100 lagunen aurrean. Saio bizia osatu zuten. Aner Peritz "Euzkitze" izan zen txapeldunorde. Goza dezagun bertsoaldi hautatuekin!

 

Afalostean, 15-18 urte bitarteko 8 bertsolari gazte hauek eskaini zuten finaleko saioa:

Aitor Tatiegi Loidi, Uxue Alkorta Iturbe, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Haizea Arana Cardenal, Imanol Albizu Gurrutxaga, Oihana Arana Cardenal, Igauri Lopetegi Amostegi eta Maddi Aiestaran Iparragirre.

Saio bizia eta ederra osatu zuten zortzi parte hartzaileek eta giro beroa sortu zuten Lasturko tabernan.

Txapela Oñatiko Txinparta Bertso Eskolaren izenean Iñaki Olaldek jantzi zion txapeldunari.

Aitor Tatiegi eta Aner Peritz "Euzkitze" ariko dira, beraz, EHko finalean: ekainaren 8an, Saran.

Ikus ditzagun Lasturko bertsoaldi eder batzuk!

 

9 puntukoan, gogoan hartzeko agur bat, zoragarri kantatuta!

 

 

 

16 urterekin gurasoen autoa hartzeko tentatuta...

 

Aner eta Igauri, 16 urteko anaia bikiak dira. Gurasoak ez daude etxean eta autoa garajean dago. Anerrek autoa hartzea proposatu dio Igauriri. Igaurik ez du nahi.

 

 

 

16 urtekoek alkohola erosteko eskatu diete

 

Imanolek eta Haizeak 18 urte bete berriak dituzte. 16 urteko lagun batzuek edari alkoholdunak erosteko laguntza eskatu diete. Imanol erosteko prest dago; Haizea, ez.

 

 

Apustu etxe batera jo ala ez

 

Bi lagun hauek elkarrekin apustuak egiten aritzen dira askotan. Orain, Maddik apustu etxe batean apustua egitea proposatu dio Aitorri.

 

 

 

 

Aitor Tatiegi eta Aner Peritzen sentsazioak, saio ostean

Ikus dezagun zer dioten finaleko saioaz txapeldunak eta txapeldunordeak. EH-ko finalari begira ere, ea zer asmo dituzten...