Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Naia Etxeberri txapeldun Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarren

2019-05-21


Maiatzaren 18an ospatu zen hiru herrialdeotako Eskolarteko Txapelketaren finala, Hazparnen. Irati Alcantarilla ere sailkatu da EH-ko finalera.

Oholtzan 9 bertsolari gaztek hartu zuten parte: Asier Arbelaitz, Daia Harlouchet, Ekhi PerrierIrati AlcantarillaJosu Txoperena, Leire Casamajou, Mae Laskarai, Naia Etxeberri, eta Unai Harlouchet . 

Baionako Naia Etxeberri Larzabalek jantzi zuen txapela, Maddalen Arzallus Antia bertsolariaren eskutik. Bigarren postua eskuratu zuen Irati Alcantarilla Urdanpilletak, eta biak sailkatu dira, beraz, ekainaren 8an Saran (Lapurdi) ospatuko den Euskal Herriko finalera.

 

Naia Etxeberri - gaia emanda

Gaia: "Denek momentu gogorrak eta tristeak bizi izan ditugu. Zuek ere batzuk gogoan izango dituzue".

 

 

Irati Alcantarilla - bukaera emanda

Gai-jartzaileak eman zion bertsoa osatzeko azken puntua:

Huts egin behar dela

ongi egiteko.