Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Jolas dezagun!

2019-09-30


Bertso jolasetan aritzeko prest? Jar dezagun mundua atzekoz aurrera, oinak buruan ditugula!

 

PERTSONAIAK ASMATZEN

 

Pertsonaia ezkutua zein den asmatu beharko du bertsolariak, bere kantukideei galderak eginez.

Algara ederrak egin zituen publikoak...

 

 

GAI BATI BURUZ NORK HITZ GEHIAGO ESAN

Bikoteka lehiatuko dira bertsolariak. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.

Probatuko al dugu geuk ere?

 

 

 

NOR DA NOR

 

Publiko artean dagoen pertsonaia ezkutua nor den asmatu beharko dute Igorrek eta Oihanak. Etxahunek pistak emango dizkie. Pistak eman ahala, ezaugarri hori betetzen ez dutenak, esertzen joango dira, pertsonaia ezkutua soilik zutik gelditu arte.

Guk ere jolastuko al dugu gero?

 

 

HITZ EZKUTUA ASMATZEN

 

Bertsolari batek pistak eman eta ea besteak hitz ezkutua asmatzen duen...

 

 

PASA HITZA!

 

Ea puntua entzun, eta bertsolariek abestu aurretik asmatzen dugun guk!

 

 

 PUBLIKOAN IRRINTZIA, 50€ ETA SINADURA LORTZEN

 

Bertsolariek publiko artera jeitsi eta lortu beharko dute norbaitek irrintzi bat botatzea, beste norbaitek 50€ko biletea ematea, eta sinadura bat marraztea bertsolarien gorputzean. Lortuko ote dute?

 

ZER OTE?

 

Andoni Egañak, 1997ko Txapelketa Nagusian, hitza emanda abestutako bertso ezaguna dugu hau.

Ikusi eta ea asmatzen dugun zer den!

 

 

BERTSO-PICTIONARY

 

Irudi bat erakutsiko diete, ezkutuan, bertsolariei.

Bertsolariek hitzez deskribatzen dutena, marraztu egin beharko dute komikilariek.

Azken marrazkiak antzik izango ote du jatorrizko irudiarekin?

 

 

 

GEURE TXANDA! JOLAS DEZAGUN!

 

PASA HITZA, GEURE NEURRIRA

Jolas ederra da-eta, has gaitezen! Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.

 

ERRULETA

Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.

 

ASMAKIZUNAK

Ia bertsoak entzunda, igertzen dugun zer den!

 

MARRAZKI BIZIDUNETAKO PERTSONAIAK ASMATZEN

Geure txanda orain! Saiatuko al gara, kopletan, marrazki bizidunetako pertsonaia bat deskribatzen, ea lagunek asmatzen duten zein pertsonaia den?