Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Jolas dezagun!

2020-09-21


Bertsolariak ikusiko ditugu hitz-jolas bihurrienetan. Gero geuk froga genezake! Bertso jolasetan aritzeko prest? Jar dezagun mundua atzekoz aurrera, oinak buruan ditugula!

 

PERTSONAIAK ASMATZEN

Pertsonaia ezkutua zein den asmatu beharko du bertsolariak, bere kantukideei galderak eginez.

Bertso saioa ikusi, eta jolas horixe bera egingo dugu gero guk, marrazki bizidunetako pertsonaiekin!

*Pantaila handian ikusteko sakatu hemen.

 

GAI BATI BURUZ NORK HITZ GEHIAGO ESAN

Bertsolariak bikoteka lehiatuko dira saio honetan. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.

 

 

Probatuko al dugu geuk ere?

Bideo honek azalduko digu jolasa nola egin genezakeen!

 

 

 

PASA HITZA!

 

Ea puntua entzun, eta bertsolariek abestu aurretik asmatzen dugun guk!

 

Pasa hitza - pantailaren aurka

Gure txanda! Ea denbora agortu aurretik, A-tik Z-rako hitz guztiak asmatzen ditugun. Adi, hitza definituz puntua jarriko digute-eta. Erantzun zuzenak errimatu egiten du, gainera, jarritako puntuarekin. 

Pasa hitzaren 10 bertsio ezberdin ditugu, hemen.

 

 

 ZER OTE?

 

Andoni Egañak, 1997ko Txapelketa Nagusian, hitza emanda abestutako bertso ezaguna dugu hau.

Ikusi eta ea asmatzen dugun zer den!

 

 

Bertso asmakizun gehiago!

Bertso asmakizunetan jarrai dezakegu, pantaila bidez. Hemen sakatuta 6 igarkizun ezberdin ditugu aukeran, jarraian ikusiko dugun hauxe bezalakoa. Aldiro, pista eskatu behar dugu eta hala bertso baten zatia entzungo dugu. Ea pista guztiak entzuterako igartzen dugun zer den!

 

 

 

BERTSO-PICTIONARY

 

Bertsolariak eta marrazkilariak elkarrekin jolasten ikusiko ditugu saio honetan.

Bertsolariei irudi bat erakutsiko diete, ezkutuan. Bertsolariek hitzez deskribatzen dutena, marraztu egin beharko dute komikilariek.

Azken marrazkiak antzik izango ote du jatorrizko irudiarekin?

 

 

Guk ere jolas dezagun bertso marrazkietara!

Har dezagun orri zuri bat eta ea kopletan deskribatzen zaiguna irudikatzen dugun, ahalik eta zehatzen.

Bideo honetan dugu jolasaren azalpena eta irudikatu beharrekoa.